Publicada el Thursday, 8 de March de 2012

Nafarroako Gobernua Ganberari Nafarroan mezenasgoa arautuko duen Foru Lege proposamena igortzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute, Gorte Nagusiek Mezenasgoaren Legea onetsi eta hiru hilabeteko epean

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, UPNk, SNk eta PPNk alde emandako botoekin, Nabai-ren eta Bildu-ren abstentzioarekin eta I-Ek kontra emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “Ganberari gure komunitatean kontu hori arautuko duen lege proposamena igortzera, gehienez ere Gorte Nagusiek Mezenasgoaren Legea onetsi eta sei hilabeteko epean” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpena UPN eta SN taldeek aurkeztutako eta PPN taldeak onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorio da.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako jatorriko ebazpenak argudiatzen du “kultur talde eta entitateak finantzatzera eta kultur-etxeen, antzokien eta bestelako kultur zuzkiduren funtzionamendu gastuak estaltzera zuzendutako sailetan jazotako murrizketa garrantzitsuek” beharrezko egiten dutela “finantzaketa-bide berriak irekitzea, kontu publikoetara mugatuko ez direnak eta azpiegitura horien autofinantzaketa erraztuko dutenak”.

Testuinguru horretan, proposatu duen taldeak “mezenasgoaren eta babesaren” irudien bidez finantzaketa pribaturantz jotzen du; oraingo lege esparruan behar bezain garatuak ez daudela ulertzen baitu. Lege esparrua 10/1996 Foru Legeak, Nafarroako Fundazioen eta babes ekitaldien zerga-erregimena arautzen duenak, eta 14/2005 Foru Legeak, Nafarroako Kultur Ondarearenak, osatzen dute.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 34. zk., 2011-11-25ekoa)