Nafarroako Gobernua zezenketak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko beharrezkoak diren izapideak has ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN eta PPNk alde emandako botoekin eta Nabai, Bildu eta I-Ek kontra emandako botoekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “beharrezkoak diren izapideak eta lege-prozedurak has eta buka ditzan zezenketak Interes Kulturaleko Ondasuntzat hartuak izateko eta Nafarroako Kultur Ondarearen parte bihurtzeko”.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak argudiatzen duenez “ez du inor behartu nahi ez ezer debekatu nahi; aitzitik, zezenketen gizarte- nahiz ondare-garrantzia arau bidez aitortzea nahi du, “kultur, historia, herri, abeltzaintza eta ekonomia” arrazoi direnak Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearekin bat zezenketen festak Interes Kulturaleko Ondasun izendatzea eskatzeko.
Proposatu duen taldeak irizten du era horretan “babestu, kontserbatu, berreskuratu, ugaritu, ikertu, zabaldu eta hurrengo belaunaldien esku jartzea” behar bezala ziurtatuko dela, Nafarroako Kultur Ondarearen parte diren aldetik.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)