Arartekoak 2011. urteari dagokion Urteroko Txostena aurkeztu osoko Bilkuraren aurrean
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoak, Francisco Javier Enériz-ek, 2011. urteari dagokion Urteroko Txostena aurkeztu du gaur Osoko Bilkuraren aurrean. Ekitaldi horretan erakundeak 2317 esku-hartze egin ditu, 2010.ean baino 34 gutxiago.
Aurkezpenean, Arartekoak azpimarratu du 2011n tako “jardun garrantzitsuari” esker Nafarroako Administrazio Publikoetara 691 iradokizun, gomendio eta oroigarri iritsi direla. Hori guztia 11.000 herritar baino gehiago erakundeari zuzendu izanari esker, besteak beste, 1.209 kontsulta egiteko eta 850 kexa aurkezteko (1.042 kudeatu dituzte), haien %57a funtsatua.
Kexen edukiak agerian uzten du herritarrek haien eta Administrazioaren arteko harremanetan “gizarte-ongizate, gardentasun eta eskubideen berme” kontuen inguruan kezka edo gehiago dituztela. Horrela bada, kexa gehienek funtzio publikoarekin zerikusia duten kontuekin lotuta daude, bai sarrera eta postu hornikuntza prozedurekin bai funtzionarioen kudeaketarekin.
Bigarren postua gizarte politikaren inguruko kexek hartzen dute, 2010ean bezala krisi ekonomikoarekin zuzenean erlazionatuta daudenak. %35ak oinarrizko errenta, orain gizarteratze errenta dena, ematea ukatzearekin eta berandu ematearekin zerikusia du; %17ak mendekotasun laguntzen kudeaketarekin eta ordainketarekin; %12ak ahalmen urritasunerako arretarekin; beste %12 batek adingabeen babesarekin; eta %9ak gizarte laguntzarako prestazioekin.
Gero eta Administrazio Publikoen gardentasun defizitaren inguruko kexen ondotik, hezkuntzarekin zerikusia dutenak daude, haien artean ikasleak haiek aukeratzen duten ikastetxean onartzeari edo ez onartzeari dagozkienak dira nabarmenenak. Bosgarren postuan hizkuntza eskubideak erabiltzearekin lotuta daudenak agertzen dira eta, zehatz mehatz, Administrazioetan euskara erabiltzearekin eta herritarrek hizkuntza horretan tratatuak izateko duten eskubidearekin.
Kexak aztertu ondoren, 559 ebazpen egin dira, 2010. urtearekin alderatuta %56,1 gehiago dena. Arartekoaren erabakien onarpen maila %80tik hurbil dago; hau da, Administrazioek 10 gomendiotatik 8 onartu dituzte.
Kontsultei dagokienez ere, gizarte kontuekin lotutakoak nagusitu dira; batez ere, baliabiderik gabeko pertsonentzako laguntzen prestazioei dagozkienak, gehien bat gizarte laguntzak jasotzeko betebeharren ingurukoak eta oinarrizko errenta emateko epeen ingurukoak, “aitorpenaren eta ordainketen berandupena dela-eta”.
Azkenik, iazko jardueraren osotasunetik, hau da, iazko kexa, kontsula, ofiziozko jardun, hobetzeko iradokizun eta txosten berezietatik, ondorioztatu daiteke herritarrek geroz eta arreta eta babes gehiago eskatzen dutela eskubideei dagokienez, batez ere eskubide sozialenak.
“Jendeak haien arazoentzako konponbide eraginkorra nahi du, baina baita Administrazio Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen hobekuntzan parte-hartzea baimena izan dezaten ere”, berretsi du Javier Enériz-ek.
Txanda hartzean, talde guztiek ontzat jo dute Arartekoaren jarduna/ lana, PPNk izan ezik, Arartekoaren “zorroztasuna eta profesionaltasuna” zalantzan jarri gabe, Nafarroan erakundea beharrezkoa ote den zalantzan jarri baitu/ beharra zalantzagarria dela berretsi baitu.
Nafarroako Arartekoaren urteroko Txostenaren izapidetzea igaro den apirilaren 25ean hasi zen, Parlamentuko Lehendakari den Alberto Catalán-en ematearekin, eta gaur bukatu da Foru Erregimeneko Batzordearen barruan aurkeztu ondoren (18-5-12), Osoko Bilkuran egindako aurkezpenarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa, Parlamentuaren aginduz, herritarren eskubideak eta askatasun publikoak errespetatzeaz eta hobetzeaz arduratzen den eta helburu horrekin Nafarroako Administrazio Publiko guztien jarduera ikuskatzen duen Erakundea da.