Espainiako Gobernua Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2012ko uztailaren 10ean emandako epaia ontzat har dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, eta PPNk kontra emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 2012ko uztailaren 10eko epaia betetzera eta Inés del Río Prada Tafallako herritarra ahalik eta denbora-epe laburrenean askatzera”.
Bazter utzitako mozioak bigarren puntu bat zuen, zeinetan Espainiako Gobernua premiatzen zen Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epai hori bera hedatzera 197/2006 epaia aplikatu zaien gainerako sei preso nafarrei (horietako hiruk eritasun larriak dauzkate), eta haiek ahalik eta denbora-epe laburrenean askatzera”.
Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 197/2006 epaiaren kontra agertu zela jasotzen du. Epai horrek, aurrerantzean Parot doktrina izenez ezagutuko zenak, ezarritako gehieneko zigorra, 30 urtekoa, zigor “ berri eta autonomo” gisa hartzen zuen; horrela, Inés del Ríoren espetxealdia 2008ko uztailaren 2tik 2017ko ekainaren 27ra luzatu zen, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera “Giza Eskubideen Hitzarmeneko 5. artikulua urratzea” dena.
· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)