Parlamentuak Alfredo Irujo, José Iruretagoyena, Alfonso Zuazu, María Ángeles Egusquiza eta Asunción Erice Nafarroako Kontseiluaren kide izendatu ditu
Parlamentuko Osoko Bilkurak aldi bereko eta isilpeko bozketaren bidez, Ganberari izendatzea dagokion bost kideak hautatu ditu gaur, ondoren Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroako Kontseiluko kide izendatuko dituenak.
Honakoak izan dira hautatuak: Alfredo Irujo Andueza, José Iruretagoyena Aldaz (32na boto), Alfonso Zuazu Moneo (30), María Ángeles Egusquiza Balmaseda (32) eta Asunción Erice Echergaray (21). Lehenengo hiruak UPNk eta SNk batera proposatu dituzte, laugarrena UPNk eta bosgarrena Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek.
Beste bi hautagaiak, Eduardo Santos Itoiz eta Fermín Ciaurriaz Gómez, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek proposatu dituzte eta 17 eta 18 boto jaso dituzte hurrenez hurren.
Hautaketa isilpeko bozketaren bidez egin da. Parlamentari bakoitzak bere txartelean bost izen jar zitzakeen, Ganberak izendatu behar zituen kide adina, hain zuzen.
Nafarroako Kontseilua Nafarroako Gobernuaren lehendakariak izendatutako zazpi kidek osatzen dute. Horien artean entzute eta esperientzia handiko legelariak daude, egoera politikoa nafarra dutenak. Nafarroako Parlamentuak bost proposatzen ditu eta gainerako biak Nafarroako Gobernuak izendatzen ditu.
Nafarroako Kontseilua Espainiako Konstituzioa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa eta gainerako ordenamendu juridikoa gordetzen eta betetzen direla zaintzen duen aholku batzordea da. Kontseiluaren irizpenek ezin dute komenigarritasun ez egokitasun baloraziorik izan.