Publicada el Thursday, 20 de December de 2012

Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, 2013rako 196,5 milioietan balioztatzen dena, eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Lege proiektua onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin, 2013ko eta 2014ko ekitaldietarako toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

Toki-ogasunen funtsa Nafarroako Gobernuak bere udaletako eta kontzejuetako gastu arruntak (langileak, bulegoak, hornidurak eta abar) finantzatzeko duen sistema da. Bestalde, bere inbertsioak (azpiegiturak, sareak berritzea eta saneatzea, kaleak zolatzea eta abar) Tokiko Inbertsioen Planaren bitartez batera finantzatzen dira, zeina, Nafarroako Parlamentuak luzatu egin duen beste Plan berri bat onartu arte.

Oraingoan, Legeak 196.580.332 eurotan zehazten du 2013ko ekitaldi ekonomikorako Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan toki entitateek duten parte hartzeko funtsaren zuzkidura. 2014ari dagokionez, funtsa kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratzeko aukera aztertzen ari dira.

Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren 196.580.332 eurotik 167.939.611 euro transferentzia arruntetara bideratuko dira.

Funtsaren gainerakoa, Bestelako laguntzak izeneko kapituluaren barruan, Iruñeko Udalari, “Hiriburutza Agiria” delakoagatik (22.942.425 euro); Nafarroako udalei, korporazioko kideei ordainketak egiteko (5.315.239); eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (383.057 euro) bideratuko dira.

Lege-proiektu horretan jasotzen den berrikuntza nagusia bi urteko iraupena ezartzen duela da eta ez lau urtekoa orain arte egiten zen moduan; eta hori bi arrazoi direla medio. Lehengo arrazoia egun bizi dugun krisi ekonomikoa da, “funts horren erregulazioaren iraupena murriztea gomendatzen” duena egungo egoeraren “bilakaera positiboak” datozen ekitaldietarako “zuzkidura hobetuko” duen konfiantzarekin. Beste arrazoia, berriz, Nafarroako toki-mapa aldatuko duen araua berehalakotasunez egingo dela da, zeinak, “bere errealitatearekin bat” datozen finantzaketa-mekanismoez hornitzea ekarriko duen.

Halaber, Legeak berme klausula bat aurreikusten du, “finantza desorekak ez sortzeko” helburua duena; hartara, toki entitate guztiek gutxienez aurreko urtean kobratutako zenbatekoa jasotzen dutela bermatzeko.

Gastu arrunten funtsaren banaketa hiru mailatan banatzen da. Lehenik eta behin Iruñeko udalerriari egiten zaio esleipena, gero gainerako udalerrien arteko banaketa bat zehazten da eta, azkenik, kontzejuen parte hartze bat zehazten da, beren udalerriari ordaindutako zenbatekoan kontzejuen partaidetza finkatzen da.

Iruñeari bere biztanle kopuruak ematen dion berezitasuna dela-eta, beste toki entitate batzuekin alderatuz gero, Iruñeko udalak trataera ezberdina du, finantzaketari dagokionez.

Nafarroako gainerako udalerrientzako banaketarako formula haien gastu premien eta ahalmen fiskalaren arabera lortzen da. Horrela bada, gastu premia handiagoa eta/edo baliabideak eskuratzeko ahalmen gutxiago duen udala izango da diru gehien jasoko duena. Sei dira gastu premia kalkulatzeko konbinatzen diren aldagaiak: hiri lurzoru garbiaren azalera, 65 urte edo gehiagoko biztanleen kopurua, etorkinak, azalera guztira eta barreiatze-indizea.

Kontzejuei dagokienez, udalerri konposatu bakoitzari esleitutako zenbatekoaren % 30a beren artean banatuko da udalerriko biztanleria osoaren gain kontzeju bakoitzak duen zuzenbidezko biztanleriaren proportzioan.

Kargu publikoei konpentsazioa kentzea edo etetea

Arauak korporazioko kideen dedikazioa konpentsatzera bideratutako zenbatekoak “kendu edo etetea” ahalbidetzen du Nafarroako Sinboloei buruzko 24/2003 Legea eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko 9/2010 Legea betetzen ez badira.

Horrela, Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio “urte bakoitzerako ematen diren konpentsazioak deuseztatzeko aipatutako araua ez betetzea ekarri duten jarduketa edo jarduketak zuzenean edo zeharka babestu dituzten udal eta kontzejuetako alkateari, alkatetzako taldeari eta talde eta zinegotziei”.

Nafarroako Gobernuak ez betetzea dagokion ekitaldi ekonomikoa itxi aurretik egin dela frogatzen badu, “inplikatutako” kargu hautetsien dedikazio konpentsazioak “itzultzea eskatuko du” eta, itzultzen ez bada, hurrengo ekitaldi ekonomikoetan “kitatu gabeko zorra deduzituko” du.

Bi lege horiek ez betetzeak prozesu judizial edo administratiboak eragin dituzten kasuetan, “haien jatorria edozein izanda ere”, Nafarroako Gobernuak hautetsitako karguen dedikazioa konpentsatzera bideratutako zenbatekoak etengo ditu “sententzia irmo bat izan bitarte”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)
• Osoko zuzenketen argitalpena (NPAO, 84. zk., 2012-10-23koa)
• Zuzenketa partzialen argitalpena (NPAO, 93. zk., 2012-11-12koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 105. zk., 2012-12-11koa)