Publicada el Thursday, 20 de December de 2012

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren kontra emandako botoekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

PFEZri buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren xedea “zergaren gehikortasuna hobetzea” da; hartara, errenta handienek gehiago ordainduko dute (300.000 eurotik gorakoek % 49tik 52ra, 175.000 eta 300.000 euro artean daudenek % 49tik 51ra, eta 53.407 eta 88.0000 euro artean daudenek % 46,5etik 47ra), eta urtean 24.000 eurotik gorako errendimenduen kapital-errendimendua igoko da (% 26tik 27ra).

Gehitutako zuzenketekin Estatuko zerga tarteetara hurbiltzen da. Estatuan PFEZarentzako zerga tasarik altuena % 54koa da, eta % 27koa kapitalaren errententzat (orain Nafarroarako proposatzen den bezala). Nafarroako Foru Komunitatean, kapitalaren errentek zerga tarte baxuenetan puntu bat gutxiago zergapetzen jarraituko dute, % 20 6.000 euro arte eta % 24 24.000 euro arte.

Etxebizitzako kenkariari dagokionez, etxebizitza erosteagatiko edo berritzeagatiko urteko kenkariaren gehieneko oinarria aldatzen da (betiere ohiko etxebizitza bada). Horrela bada, 9.000 eurotik 7.000 eurora murrizten da, oro har, eta 21.000 eurotik 15.000 eurora, zergak batera ordaintzekotan.

Etxebizitza berrietarako, oro har kenkaria 20.000 eurotik beherako oinarri likidagarriei bakarrik aplikatu ahalko zaie, 40.000 eurokoei aitorpena batera egiten bada (familia ugarien kasuan 22.000 eta 44.000koei), betiere % 15eko kenkariarekin. Kenkari horren zenbatekoa hiru puntu gehiagokoa izango da bi seme-alaba dituzten familientzat eta % 30ekoa familia ugarientzat.

Gainera, 2013rako zerga osagarri bat ezartzen da, bai oinarri likidagarri orokorraren tarifari dagokionez bai aurrezkiaren oinarri likidagarri bereziari dagokionez. Salbuetsita geratzen dira 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erositako edo berritutako etxebizitzak, baita egun horren aurretik hasitako eraikuntza lanak eta ordaindutako zenbatekoak ere, betiere zerga-aldiko oinarrien batura urtean 20.000 eurokoa edo gehiagokoa bada; kasu horretan, etxebizitzako kenkaria 2012ko abenduaren 31an indarrean zeuden baldintza eta betebeharrei jarraiki aplikatzen jarraitu ahalko da.

Alokairuan, % 15eko kenkaria aurreikusten da, ohiko etxebizitzarako alokairuaren ordainketengatik 1.200 euro urtero gehienez ere.

Bestalde, karga berezi bat sortu da zenbateko osoa 2.500 euro baino gehiagoko duten loteria eta apustu sarientzat, betiere apustua edo loteria txartelaren, haren hamarrenaren edo zatikiaren zenbatekoa 0,50 eurokoa bada gutxienez.

Horrez gain, zerga onurak ezartzen dira pertsona edo entitate ekintzaileentzat, baita jarduera ekintzaileetako inbestitzaileentzat ere. Jarduera ekintzailetzat jotzen da aurreko bost urteetan beste titulartasun baten bidez lehenago sorik edo hein batean gauzatu ez dena.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2012-09-17koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 103. zk., 2012-12-07koa)
• Irizpena (2. eranskina)