Publicada el Thursday, 24 de January de 2013

Parlamentuak Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzeko lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzeko lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.
 

Bildu parlamentu-taldeak bultzatutako Foru lege proposamenaren helburua “euskarari dagokionean indarrean dagoen araudiarekiko errespetua” sartzea zen, berdintasunari, bereizgarriei, sinestamenduei, agurrei eta ohoreei buruzko arauak ematerakoan.
 

Bildu-k proposatutako Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 11. artikuluaren 2. idatz-zatia aldatzeko Lege proposamenaren artikulu bakarrak honela zioen:
 

11. artikulua. Uniformea, bereizgarriak, sinestamenduak, agurrak eta ohoreak.

2. Eskumena duen kontseilariak emandako Foru Aginduaren bidez, euskarari dagokionean indarrean dagoen araudia errespetatuz, berdintasunari, bereizgarriei, sinestamenduei, agurrei eta ohoreei buruzko arauak emango dira. Halaber, polizia bulego, ibilgailu eta baliabide higikarietan erabili beharreko zeinu bereizgarriak arautuko dira”.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 97. zk., 2012-11-19koa)