Publicada el Friday, 25 de January de 2013

Nafarroako Gobernua 2013ko ekaina eta azaroa bitartean Ledeako zubia sendotzeko lanak egin ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “egin beharreko zuzemenak egin ditzan, 2013ko ekinetik azarora bitarteko hilabeteetan egite aldera Ledeako zubia sendotzeko obrak, zeinak, Sustapeneko kontseilariak urriaren 25eko eta azaroaren 8ko osoko bilkuretan adierazitakoaren arabera, soilik bitarte horretan egin baitaitezke, eta ez beste edozein urtealditan”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak argudiatzen duenez “ez dago modurik” obra hori egiteko data finkatzeko, nahiz eta, bai Osoko Bilkuran bai Batzordean, Nafarroako Gobernuko Sustapeneko kontseilariek obrak egiteko “konpromisoa hartu” zuten.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 101. zk., 2012-11-26koa)