Publicada el Thursday, 28 de February de 2013

Parlamentua politikariei bideratutako babes-neurri pertsonalak funts publikoen kontura mantentzearen kontra dagoela adierazten duen mozioa bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen “behin kargu politikoekiko indarkeria- eta mehatxu-egoera desagerturik, ez dagoela justifikatuta horien babes-neurri pertsonalak funts publikoen kontura mantentzea”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzen ziren “kargu publikoen babes pertsonaaren gastuak funts publikoekin ordaintzeari utz diezaioten, eta horren gastuak zuzenean ordainaraz diezazkieten kargu publiko horien alderdi politikoei”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatutako ebazpenak dio ezen urtebete dela ETAk indarkeria utzi zuela. Horrez gain, dio ez dela gertatu errealitate hori “ezeztatzen” duen egintzarik, eta gobernu ezberdinek adierazi dutela konbentzituta daudela armak uzte hori behin betikoa dela. Beraz, ondorioztatzen du ez dagoela kargu publiko ugarik beren borondatez babes horri uko ez egiteko erabakia babestuko duen “justifikaziorik”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 91. zk., 2012-11-08koa)