Publicada el Friday, 12 de April de 2013

Parlamentuak Osasuneko kontseilariaren kudeatze-lana gaitzesten du

Marta Verari egozten zaio "murrizketa, pribatizazio eta berrantolamendu" neurriak alde bakarrean aplikatzeak eskubide galerak ekarri izana

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez “politikoki gaitzesten duen Osasuneko kontseilari Marta Vera Janín andrearen kudeaketa, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuan dituen eginkizunei dagokienez”. UPN eta PPN kontra agertu dira.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpena “osasuna zaintzeari dagokionez eskubideak galtzean eta osasun-laguntzarako sarbidea izateko zailtasun gehiago izatean” babesten da, eta, horiek “murrizketa, pribatizazio eta berrantolamenduari” egozten dizkio; zeintzuek, “irismen handikoak izanagatik”, “elkarrizketa sozialik” gabe hartu diren.

Zehazki, “itxarote-zerrenden handitze kezkagarria, ospitaleguneko sukaldeak pribatizatzea, lan osasunaren eta osasun publikoaren erakundeak bateratzea, egoera irregularrean dauden herritarrei osasun-laguntza emateko baldintzak mugatzea, plantillak murriztea, bai eta Nafarroako Ospitaleguneko laborategiak birzentralizatzea ere” aipatzen dira.

Azkenik, proposatu duen taldeak ohartarazten du osasunean egindako inbertsioa “larriki murriztu” dela, eta, Kontuen Ganberak 2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruz egindako txostenari dagokio, non aipatzen den “biztanle bakoitzeko urtean egindako batez besteko gastua 1612 eurotik 1469ra igaro dela”. Izquierda-Ezkerraren arabera, zifra horiek “Europako herrialdeen artean azken tokietan” jartzen gaituzte.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 30. zk., 2013-03-18koa)