Nafarroako Gobernua ikastetxeetan lurrikaragatiko larrialdi-simulakroak egin ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Gutxienez bi urtean behin egin daitezen eskatzen da, horretarako aldez aurretik irakasleei Nafarroako Larrialdietarako Agentziarekin batera prestakuntza minimo bat emanez
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren aurka emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “ikastetxeetan lurrikaragatiko larrialdi-simulakroak egin ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.
Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek sinatu duten eta ekimenaren titular den PPNk onetsi duen in voce zuzenketa baten bidez gehitu dena. Bertan, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen da “lurrikaragatiko simulakro horiek ikastetxeetako larrialdi planetan sartzera, halako moldez non gutxienez bi urtean behin egin daitezen, horretarako aldez aurretik irakasleei Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin batera prestakuntza minimo bat emango zaien”.
Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpena Nafarroako Larrialdietako Agentziak 2007ko maiatzean ikastetxeetan larrialdien simulakroak egiteko abiarazi zuen programari dagokio. Ildo horretan, deitzen du herritarren artean lurrikara kasuetarako “prebentzio-teknikei” buruz informatzera, izan ere, Nafarroa “penintsulan jarduera sismikorik handiena duen eremuetako bat baita” eta bertan aurten 300 lurrikara baino gehiago erregistratu baitira (herritarren horietako hogei bat sentitu dituzte).
• www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2013-05-06koa)