Publicada el Wednesday, 26 de June de 2013

Terrorismoaren biktimen omenezko eta oroimenezko eguna

Parlamentuak oroitzapen ospakizunarekin bat egiten du haren atarian Nafarroan ETAren biktimei buruzko Fundación Tomás Caballero fundazioaren erakusketaren hiru panel agertuz

Ekainaren 27an, ostegunean, terrorismoaren biktimen omenezko eta oroimenezko eguna ospatuko da. Horren harira, Nafarroako Parlamentuak Fundación Tomas Caballero fundazioaren “40 días rojos. Asesinatos de ETA en Navarra. Tres décadas de terrorismo en imágenes” izeneko erakusketaren hiru panel jarri ditu Parlamentuaren egoitzaren atarian.


Hiru panelak atarian egongo dira heldu den ostiral arte, era horretan, Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuak terrorismoaren biktimen oroimena eta omena adierazte aldera ezarri zuen eguna ospatzen du.


Halaber, heldu den ostegunean, Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren saioaren hasieran, Parlamentuaren lehendakari Alberto Catalánek terrorismoen biktimak oroitzeko eta babesteko adierazpen instituzional bat irakurriko du, Eledunen Batzarrak atzo adostu zuen bezala.


Oroituko den gisan, iazko ekainaren 27an Nafarroako Parlamentuaren atarian bat ekitaldi bat antolatu zen. Bertan, Foru Komunitateko agintariak eta Nafarroako terrorismoaren biktimen senideak egon ziren eta Fundación Tomás Caballero fundazioak ETAk eraildakoei buruz produzitutako erakusketa inauguratu zen.