Publicada el Thursday, 27 de June de 2013

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen diren etxebizitzen titulartasuna grabatuko duen zerga bat sortzea aurreikusten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai, I-E parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek aurkeztu duten Foru Legearen xedea da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 132. artikulua eta II. tituluko VIII. Kapitulua (aldatzeko gehiengo absolutua behar da) Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko Foru Lege proposamenaren 8 eta 9 artikuluetara egokitzea. Idatz-zati horien edukia bereizten da Lege proposamen gisa izapidetzeko, prozedura arruntari jarraiki.

Ildo horretan, Lege proposamenak etxebizitza hutsen gaineko zerga bat arautzea jasotzen du, derrigorrezkoa izanen dena, zeinak zergapetuko duen Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legean araututako Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen diren udalerriko etxebizitzen “titulartasuna”.

Zehazten denez, zerga-oinarria lurraldeko kontribuzioaren ordainarazpenerako indarrean dagoena izanen da. Zerga honen kuota sei hilabetekoa izanen da eta zerga oinarriari karga-tasa aplikatuz kalkulatuko da, zeina % 0,10etik % 0,50era bitartekoa izanen den. Karga-tasa bera izanen da udalerri osoan.

Zergatik salbuetsiak geratzen dira etxebizitza zein herritan dagoen, beren zereginak handik kanpo bete behar dituzten funtzionario publikoen titulartasunpeko etxebizitzak, ez baina, orain arte bezala, administrazio publikoak titular dituzten etxebizitzak. Nolanahi ere, salbuespenak etxebizitza bakarra hartuko du.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 64. zk., 2013-06-11koa)