Publicada el Friday, 28 de June de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen duen Gipuzkoako Diputazioak bidesariak ezar ditzan N-1

Gipuzkoako Diputazioarekin era on eta bateratuan hitz egitera dei egiten da, hartara sortutako arazoa konpontzeko, mugikortasun iraunkorraren baldintzetan

Paramentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “arbuiatzen” duen “Gipuzkoako Diputazioak bidesariak ezar ditzan N-1 errepidean, Donostiarako autobian (A-15) eta N-121-A errepidean. Gainera, bidesariak ezartzeak mugikortasunean eragingo duela ohartarazten du”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernuak adierazten duenez “uste du Foru Komunitateari eragoten dion komunikazio-bideen edozein aldaketa egiteko beharrezkoa dela administrazio eskudunen arteko akordioa”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua gonbidatzen zen “Gipuzkoako Diputazioarekin era on eta bateratuan hitz egitera, hartara sortutako arazoa konpontzeko, mugikortasun iraunkorraren baldintzetan”. Idatz-zati hori, lehenengoaren moduan, Aralar-Nabaik aurkeztutako eta ekimenaren titular UPNk onetsitako zuzenketa baten ondorio da.

Atxiki gabeko parlamentariek onetsi ez den ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu dute Legebiltzarrak errepide horietan bidesariak “aldebakartasunez” instalatzea arbuiatu zezan.

Zioen azalpenean, UPNk bultzatutako ebazpena dioenez, komunikazio-bide horiek “Nafarroako eta Euskadiko administrazioen adostasunarekin egin zirela kontuan hartuta, ez dirudi bidezkoa denik baldintza horiek aldebakartasunez aldatzea”.

Ildo horretan, proposatu duen taldeak ohartarazten duenez, Nafarroa lotzen dituzten bide nagusiei dagokionean Gipuzkoako Diputazioak iragarritakoa betetzen bada, bidesaria “derrigorrezkoa izanen da N-1eko puntu batean, Donostiarako autobian (A-15) eta N-121-A errepidean”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 71. zk., 2013-06-21ekoa)