Foru Komunitateko Toki Administrazioa berrantolatzeko oinarriak ezartzen dituen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute
Arauak gobernua finantzazioari buruzko lege berri bat aurkeztera premiatzeaz gain, eskumenak berriro esleituz egungo eredua hobetu nahi du
Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SN, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen eta atxiki gabekoen abstentzioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioa berrantolatu, sinplifikatu, modernizatu eta demokratizatzeko oinarriak ezartzen dituen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.
Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren xedea da “tokiko zerbitzuen kudeaketa eta ematea hobetu eta arrazionalizatzea, hartara, beti ere udala oinarrizko entitate gisa erreferentzia izateari utzi gabe, Nafarroako Toki Administrazioaren administrazio eta eginkizunen mapa lurraldearen arabera antolatzeko eta, aldi berean, herritarrek ahalik eta zerbitzu berdinenak modu berdinean jaso ditzaten lortzeko, haien bizitokia zein den ere”.
Herritarren eskaerei “egokitutako” toki araztegi “eraginkor” bat lortze aldera, proposamenak udalen eta kontzejuen eskumenak “berrantolatzea” proposatzen du, bai eta figura berri batzuk garatzera ere. Horiek, barruti administratiboak, interes orokorreko mankomunitateak (egungoen ordez) edo Iruñerriko metropolialdearen gisan, era bateratuan zerbitzuak emango dituzte.
Arauak gobernua abenduaren 31a baino lehen toki entitateen finantzaketari buruzko lege berri bat aurkez dezan premiatzen du. Gainera, idazkaritza eta esku-hartze elkarteak kentzea proposatzen du eta alkateen eta zinegotzien lansariak (ordainsariak eta dietak) arautzeko hainbat irizpide jasotzen ditu, betiere udalaren autonomia errespetatuz.
Eskumenak berriro ere esleitzeko esparru horretan berean, lege proposamenak “nahasmenari” amaiera ematearen alde egiten du, izan ere, “ez dagozkien” eskumenak kudeatzeak eta finantzaketa egoki bat “ziurtatzeko zailtasunak” egun dagoen eredu “atomizatua” (678 toki entitate) indargabetzen dute, “eraginkortasunik gabea eta bideraezina, batez ere krisi garaietan”.
Horretarako, “zerbitzurik emateko gai ez diren” entitateen areagotzearekin amaitzeko, udalen arteko kudeatze egiturak sortzearen alde egiten da, halako moldez non, besteak beste, udalen (272) eta kontzejuen (347) “borondatezko” berrantolaketa fusioa bultzatuko den.
Era berean, tarteko entitateak sortzea baimentzen da. Barruti administratiboek (42) 2.000 biztanle baino gutxiagoko (edo gehiagoko, hala adosten badute) udal elkarte mugakideetan zerbitzuak emango dituzte. Eskualdeen esparruan, baina xede horrekin berarekin, interes orokorreko mankomunitateak sortzen dira, formula berri bat, zeinaren bidez oraingoak bateratuz, zortzi korporazio sortzen dituen: Iruñerriko eta Zangotzako eskualdeak, Lizarra, Olite eta Tuterako merindadeak, Pirinioak, Baztan-Bidasoa eta Sakana-Larraun-Leitzaldea eremua.
Iruñeko metropoli eremuari dagokionez, organizazio instituzional bat sortzea aurreikusten da, Iruña, Barañain, Burlata, Antsoain, Atarrabia, Zizur, Aranguren, Berriozar, Egues, Beriain, Noain, Berriobeiti eta Uharteko udalek osatuko zuten. Aipatu entea, metropoliko kontseilu batek zuzenduko du eta udal guztien ordezkariek osatuko dute (biztanle kopuruaren proportzioan). Gainera, polizia (metropoliko kide bakarra), hirigintzako planifikazio, ingurumen, aisialdi, kultura, kirol, parke eta lorategi alorretan eskumenak izango ditu.
Kontseiluak gobernuko junta izendatuko du, zeina lehendakari batek, lehendakariorde batek eta zazpi bokalek osatuko duten. Udaletako osoko bilkuren antzera arituko dira.
Aintzat hartua izan ondoren, lege proposamena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordean eztabaidatuko da (segur aski ponentzia batean) gobernuak helarazitako lege proiektuarekin batera, zeinari Bildu-ren 82, Nabai-ren 23, I-Eren 25 eta atxiki gabekoen 10 zuzenketa partzial aurkeztu zaizkion.
Horri dagokionez, oroitarazi beharra dago iragan maiatzaren 23an Osoko Bilkurak batetik Bildu-k eta Aralar-Nabaik eta bestetik atxiki gabekoek Nafarroako Toki Administrazioa berrantolatzeari buruzko Lege proiektuari aurkeztu zizkieten osoko zuzenketak bazter utzi zituela. Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek bi itzultze-proposamenak babestu zituzten, atxiki gabekoek, baina, soilik haienaren alde bozkatu zuten, bestean ez zuten bozkatu. UPNk eta PPNk bietan ala bietan aurka bozkatu zuten eta SNk ez zuen ez batean ez bestean bozkatu.
Aralar-Nabaik, Bildu-k eta atxiki gabekoek proposatutako bueltatze eskaera, besteak beste, eskumenen argitasun eta finantzaketa nahikoaren faltan babesten zen.
Toki mapa berrantolatzea da Foru Lege proiektuaren xedea, horretarako udalak eta kontzejuak osatzen dituzten “kudeaketa egiturak murriztuz”, halako moldez non ematen diren zerbitzuak eta administrazioaren eginbidea “arrazionalizatu eta hobetzera” bideratuta dagoen egungo finantzaketa eredua “berrikusiz” “kostuak gutxituko” diren.
Berrantolatze proposamenak egun dauden 272 udal eta 348 kontzejuak murrizte aldera aurrerapausoak egiteko tresnak zehazten ditu. Horrela bada, hauteskundeetarako hautagairik ez egotekotan ente horiek ezabatzea proposatzen da (2011ko hauteskundeetan 29tan eta 127tan ez zen egon, hurrenez hurren), kontzeju berriak sortzeko aukerarik ez egotea ziurtatzen da eta udalen borondatezko fusio bultzatzen da.
Gainera, ur, zabor, etab.en zerbitzuak ematen dituzten mankomunitate eta talde tradizionalak murriztea aurreikusten da, egungo 67tik 6ra igaroz (- % 91). Halaber, udalen idazkaritza eta ikuskaritza funtzioa zentralizatzea proposatzen da, halako moldez non egungo 166 kudeaketa unitate izatetik tarteko fase batean 103ra (% -38) eta fase aurreratuago batean 40ra (% -75,9) igaroko litzatekeen.
Aurreproiektu hau egiteko gobernuak 2011ko parlamentuko batzorde txostengilea eta Nafarroako lurralde estrategia kontuan hartu ditu.
• www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege Proposamenaren argitalpena (NPAO, 62. zk., 2013-06-07ekoa)