Publicada el Thursday, 10 de October de 2013

Administrazio Publikoetan eta toki entitateetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko Foru Lege proposamena bazter utzi dute

Toki entitateek berezko ez dituzten funtzioak betetzen dituzten langileen integrazioa gauzatzeko eta ixteko epea sei hilabetean, urtea amaitu arte, luzatzea aurreikusten zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Nafarroako Administrazio Publikoetan eta toki entitateetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko Foru Lege proposamena bazter utzi du gaur.

Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek aurkeztutako proposamenaren xedea da sei hilabetean luzatzea, abenduaren 31 arte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko estatutupeko langileek eta lan-kontratupeko langile finkoek funtzionario-izaera eskuratzeko epea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan ezarritako “baldintza beretan”.

Gainera, maiatzaren 23an administrazio publikoetan eta toki entitateetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruz onetsi zen Foru Legearen harira, 3. artikuluari paragrafo berri bat gehitu nahi zitzaion, hartara, “toki entitateak berezko ez zituen funtzioak” betetzen zituzten langileei funtzionario edo funtzionarizatu estatusa mantentzeko.

Horrela, “etorritako lege agindu baten” eraginez, “langileek eskumen horiek eskaintzeari utziko baliote”, Nafarroako Gobernuak edo ente administratiboek erabakiko lukete nori esleitu beharko litzaizkiokeen zerbitzu horiek.

Legeak, xedatzen zenez, “azken hamarkadetan hezkuntzaren, osasunaren, animalien osasunaren, gizarte politiken eta bestelako alorren esparruan egiten ari dena arau juridiko bihurtzea” zekarren.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 42. zk., 2013-04-23koa)