Publicada el Thursday, 24 de October de 2013

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legea aldatzea onetsi dute

Nafarroako araudia Europar Batasunak emandako zuzentarauetara egokitzen da, zeinak kontratuak lagatzea era zorrotzean mugatzen duen

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, PPNren eta atxiki gabekoen abstentzioekin, onetsi du gaur Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legea aldatzen duen legea, 111. artikuluaren 1. idatz-zatia aldatzeari dagokionean, kontratu bat lagatzeko betebehar eta baldintzak ezartzen dituena.

 

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak aurkeztu duen foru lege proposamenaren xedea Nafarroako kontratazio publikoa Europar Batasunaren zuzentarauei egokitzea da, zeinak kontratuak lagatzea “era zorrotzean” mugatzen duen. Hala islatzen da kontratazio publikoari buruzko zuzentarauarekiko konpromisoaren testuan, non arau horren artikulu bakarrak hartutako kasuetan lagatzea mugatzen den.

 

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legeak Nafarroako legedian Europako Erkidegoko zuzenbidearen oinarrizko printzipioak sartu zituen; horiek dira egun Europako kontratazio sistema definitzen dutenak, besteak beste, berdintasuna hitzarmenean, prozeduren gardentasuna, proportzionaltasuna eta elkarren aitorpena.

 

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeko 111. artikuluko 1. idatz-zatiaren artikulu bakarra honela idatzita geratzen da:

 

“1. Kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izanen zaizkio, betiere honako baldintzaren bat betetzen bada eta horrek kontratuan aldaketa garrantzitsurik ez badakar edo haren xedea foru lege hau ez aplikatzea edo merkatuaren lehiakortasuna mugatzea ez bada:

 

a) Lagatzea baldintza orrietan edo eskaintzaren berrian aurreikusitako klausula bat aplikatzearen ondorioz gertatzea, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 105. artikuluaren a) atalean aurreikusitako baldintza eta mugekin.

 

b) Hasierako kontratistaren posizioan lagatze unibertsalaren edo hein bateko lagatzearen ondorioz, zergatik eta sozietateen egitura berregituratzeagatik edo aldatzeagatik, barne hartuta enpresak, enpresa-adarrak eta jarduerak hartzeagatik, fusionatzeagatik, banatzeagatik, zatitzeagatik, ekartzeagatik edo besterentzeagatik, bai eta hasierako kontratista konkurtso edo likidazio egoeran egoteagatik.

 

Konkurtso egoeran dagoen kasuetan, kontratua lagatzeko proposamena kontratatzen duen administrazioari jakinarazi beharko zaio, hark lizitazioan parte hartu duten gainerakoak sailkapen hurrenkeraren arabera lagapen-hartzaileak izatea ahalbidetu dezan. Aukera horri uko egiten badiote, lagatzailea libre izango da lagapen-hartzailea hautatzeko.

 

Lagapen-hartzaileak administrazioarekin kontratuak egiteko gaitasuna izatea eta, gutxienez ere, lagatzaileak adinako kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesionala izatea, eta ez egotea kontratatzeko debekua erakartzen duen ezein egoeratan.

 

2. Lagapen-hartzailea lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da”.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 90. zk., 2013-08-26koa)