Publicada el Friday, 25 de October de 2013

Nafarroako Gobernua legea bete dezan eta ez ditzan itundu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

"Urratze esplizitua" aipatzen da eta 2013/14 ikasturtetik aurrera matrikulatutako ikasleen kasuan ituntzea ezinezkoa dela oroitarazten da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, SNren eta atxiki gabekoen abstentzioekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde emandako botoekin, mozio bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “17/2012 Foru Legea bete dezan eta, horrenbestez, ez ditzan itundu, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe eta ikasgeletako irakaskuntzak, eta, horrenbestez, ukitutako ikastetxeekiko itunak alda ditzan, lege horrek xedatzen duen moduan”.

Zioen azalpenean, Izquierra-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak gaitzesten du legea “esplizituki urratzea”, izan ere, gobernuak sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeei itunak luzatzeko ahalmena du, beti ere legea eman baino matrikulatutako ikasleek “jarraitzeko bermea” izan dezaten, baina, ez du inola erregimen hori mantentzea bermatzen 2013/14 ikasturtean eskolatutako kasuan.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2013-06-24koa)