Publicada el Thursday, 19 de December de 2013

Nafarroako Gobernua ingelesez ikasteko programa ez dezan ezar halakorik eskatzen ez duten ikastetxeetan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Ingelesez ikasteko egungo programak gabeziak dituela ohartarazten zen, baita hezkuntza-komunitatearen konpromisorik eta onespenik gabe bideragarritasunik ez duela ere

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “ingelesez ikasteko programa ez dezan derrigorrez ezar halakorik eskatzen ez duten ikastetxeetan” premiatzen duen mozioa onetsi du gaur.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiei buruzko araudia -110/2011 Foru Agindua- egokitu dezan, halako moduan non ingelesez ikasteko programa ezartzeko exijentzia-maila izanen baita Bigarren Hezkuntzako atal elebidunetako programen deialdietako berbera -134/2013 Ebazpena-.”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten mozioak iragan urriaren 16an Aurrera D Uharte plataformako ordezkariekin parlamentuan egin zen lan bilera aipatzen du eta, horren karietara, azpimarratzen du Virgen Blanca ikastetxeko zuzendaria eta klaustroa ingelesez ikasteko programa ezartzearen aurka daudela.

Ingelesa ikasteak “garrantzia” handia duela onartu badute ere, proposatu duten taldeek ohartarazten dute gabeziak daudela “materialen, etapen arteko jarraitutasunaren, irakasleen prestakuntzaren eta ikasleen berariazko beharrizanak artatzearen arloetan”. Era berean, esaten dute haien ustez “ebaluaziorik gabeko prozesu esperimental bat” dela.

Departamenduaren “jokabideari” dagokionez, programa ezarri aurretik “familien eta irakasleen” iritzia kontuan hartzea agintzen zen, are gehiago, kasu honetan eta baita beste batzuetan ere ikastetxeen “konpromisorik eta onespenik” ez duelako.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 132. zk., 2013-11-15ekoa)