Publicada el Thursday, 19 de December de 2013

Nafarroako Gobernua Moderna Fundazioa 6 hilabeteko epean entitate publiko bihur dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Argudio gisa esaten zen sektore publikoaren jarduera tipiko batean aritzen dela eta Kontuen Ganberak eta Parlamentuko zerbitzu juridikoek hala baieztatu dutela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNK haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “Moderna Fundazioa entitate publiko bihur dezan sei hilabeteko epean” premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak Kontuen Ganberak Moderna Fundazioaren 2008tik 2012ra bitarteko jarduerari buruz aurkeztu duen fiskalizazio txostena aipatzen du eta bereak egiten zuen erakunde fiskalizatzaileak ateratako ondorioa, hain zuzen ere hauxe dio: “bat gatoz Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoekin, bi txostenetan adierazi baitute ‘fundazio publiko gisa eratu’ behar zatekeela”.

Ildo horretan eta Kontuen Ganberak azpimarratzen duen era berean, baieztatzen zen 2011n eratu zen fundazioaren helburua sektore publikoaren jarduera tipiko bat dela, hain zuzen, Nafarroaren erregio-garapenean estrategia bultzatzea. Halaber, adierazten zen kontuan hartuta 2012an esleitutako aurrekontu ia osoa (1,1 milioitik bat) Nafarroako Gobernutik zetorrela eta ez duela “zorpetze ez defizitik” sektore publikoan sartzeak ez zuela garrantzi handirik izango.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 137. zk., 2013-11-22koa)