Publicada el Thursday, 19 de December de 2013

Nafarroako Gobernua osasun ikerketarako institutu bat kreditatzearen alde lan egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Konponbiderik ez egotekotan botere publikoei erabakiak hartzeko gaitasuna ematen jarraituko duen Patronatu bat osatzea garrantzizkoa dela azpimarratzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “ordezkari publikoen gehiengo nahikoa berma dezan (Osasun Departamentua, Nafarroako Ospitalegunea, NUP, beste eragile publiko batzuk) etorkizuneko institutua kudeatuko duen patronatuan, halako moduan non, eragile pribatuekin adostasunik lortzerik ez dagoen kasuetan, botere publikoek erabaki garrantzitsuak hartu ahal izanen baitituzte, batik bat institutuaren plan zientifikoa eta plan estrategikoa onesteari eta aldatzeari buruzkoak”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak azpimarratzen duenez, oso garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak “ahalmena edukitzen jarrai dezan Nafarroako ikerkuntza biosanitarioaren plan estrategiko publikoen diseinuari eta zuzendaritzari dagokionez, eta horretarako Patronatuarekin adostasun batera iristea berebizikoa da Nafarroako Osasun Ikerkuntzaren Institutuaren zuzendaritza eta administrazio-aginte gorena den aldetik, zeinaren bidez “adostasunik ez egotekotan erabaki” ahal izango den (kalitateko botoa).

Ildo horretan, proposatu duen taldeak azkeneko proposamenarekin ados ez dagoela adierazten du, izan ere, bertan berberak dira Nafarroako Unibertsitateari eta Unibertsitate Klinikari esleitutako ordezkarien batura eta NUPi eta Osasun Departamentua-Nafarroako Ospitaleguneari esleitutakoa (ez dira aintzat hartzen osasun sistema publikorako funtsezkoak diren beste eragile batzuk; esaterako, oinarrizko osasun laguntza) eta orobat proposatzen da muntako erabakiak “gehiengo kualifikatu” bidez hartzea.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 137. zk., 2013-11-22koa)