Nafarroako Gobernua Europarekin trenbidezko konexioa ziurtatzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute
ADIFekin eta Estatuarekin hartutako erabakiak Iruñerriko tarteari aplikatzeari eta bertako kiribilgunea kentzeari buruzko eskaerak ez du aurrera egin
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen uste duela “Prestazio Handiko Trenaren azpiegituren ezaugarri teknikoak modernizatzeko planteamenduak bermatu behar dituztela, etorkizuna izanen dutenak, Nafarroari behin betiko aukera emate aldera Europako gainerako lurraldeekin trenbidez lotuta gera dadin”.
Mozioak beste bi idatz-zati zituen, biak ala biak bazter geratu direnak. Lehenengoan, Parlamentuak adierazten zuen uste duela “Nafarroan salgaiak eta pertsonak garraiatzeko lehentasunezko baliabide gisa trenbidea garatzearen apustuan lehentasunezkoa eta funtsezkoa dela Iruñerriko kiribilgunearen afera konpontzea, oraingo azpiegiturak eta trazadurak modernizatzea eta bikoiztea eta Europakoarekin bateragarriak diren zabalerak egokitzea”. UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoen eta SNren abstentzioaren ondorioz Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoak ez dira nahikoa izan.
Bazter geratu den bigarren idatz-zatian Nafarroako Gobernua premiatzen zen “birnegozia dezan ADIFekin eta Estatuarekin gaur egun dagoen hitzarmena, Prestazio Handiko Trenerako obrak egikaritzeari buruzkoa, halako moduan non hitzarmenean jasotako erabakiak aplikatu ahalko zaizkion Iruñerriko tarteari, bertako kiribilgunea kentzeko”. UPNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka bozkatu dute, SNk ez du bozkatu eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren alde egin dute.
Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu duten ebazpenak Estatuko Gobernuaren “jarduterik eza” azpimarratzen du “Nafarroari dagozkion 25 kilometro gutxiak lotzeari dagokion ahalmena zalantzan jartzen” baitu eta nabarmentzen du Ministerioa bera dela proiektu horiei uko egiten diela iragarri duena, eta “askoz aukera arrazoizkoagoa eta iraunkorragoa sustatzen du. Aipatu aukeran jasotzen dira oraingo korridoreetako zenbait hobekuntza eta hirugarren errei bat ezartzea, Europarekiko banda zabaleko konexioa ahalbidetuko duena”.
• www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2014-01-27koa)