Publicada el Thursday, 22 de May de 2014

Parlamentura landa eremuko osasun-arretari buruzko ebaluazio bat eraman dadin premiatzen den ebazpena onetsi dute

Oinarrizko osasun-laguntzako osasun-etxeen eta osasun-laguntza jarraitu eta larrialdikoaren modalitateen funtzionamenduari buruzko plana eztabaidatu eta bozkatzeko eskubide legala aldarrikatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen den “Nafarroako landa eremuetako populazioaren beharrizanei buruzko ebaluazioa aurkez dezan, osasun-arretari eta osasun-arreta jarraituaren ereduaren inefizientziei dagokienez, bai eta funtzionamendu-plana ere, mozio hau onesten denetik hasita 15 eguneko epean”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai, eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak Oinarrizko osasun-laguntzako osasun-etxeen eta osasun-laguntza jarraitu eta larrialdikoaren modalitateen funtzionamenduari buruzko plana “eztabaidatu eta bozkatzeko eskubidea” duela aldarrikatzen du, 2/2013 Foru Legearen artikulu bakarrean jasotzen den eskubide bat baita, Parlamentuak iragan martxoaren 17an, UPNk eta PPNk haren aurka eman zituzten botoekin, onetsi egin zuen adierazpen instituzional baten bidez aldarrikatu zuena.

Adierazpen horrek, zioen “onartezina” dela Nafarroako Gobernuak legea “kontzienteki” omititzea eta, halaber, kontseilaria gaitzesten zuen “Parlamentuarekiko eta Osasunbideako erabiltzaileei erakutsi duen errespetu faltagatik”.

Horren karietara, oroitarazten da otsailaren 14ko 2/2013 Foru Legeak urtebeteko epea ematen duela xede hori betetzeko. Gainera, legea “urratu” dela azpimarratzen da, izan ere, “Parlamentu honetara ekarri den gauza bakarra gehiengo sindikalarekin adostu ez den akordio sindikal bat da”.

Proposatu dutenek ustez, “kostuak aurrezteko justifikazio bakarrarekin” landa eremuko oinarrizko eta larrialdietako osasun-arretarako oraingo ereduak “osasun-zerbitzuetan atzerapauso” bat dakar, izan ere, Foru Komunitateko landa eremuko biztanleei eta errepide sareari (osasun-garraioa) bideratuta dagoen oraingo larrialdien sistema deuseztatzea dakar.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 45. zk., 2014-03-28koa)