Publicada el Wednesday, 1 de October de 2014

Jesus Lasterra margolari iruindarraren marrazki erakusketari hasiera emateko ekitaldia

Erakusketak tamaina handiko marrazki argitaragabeen hautaketa bat biltzen du, haien maila estetiko handiagatik nabarmentzen direnak, eta jendeari irekita egongo da parlamentuko egoitzaren sarreran urriaren 31 arte

Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán-ek Jesús Lasterra (Iruña 1931-1994) margolari iruindarraren erakusketa bati hasiera eman dio gaur. Erakusketak Lasterraren lan argitaragabeak. Marrazkiak izena du eta tamaina handiko 40 marrazkiko “hautatutako laburpen” bat biltzen du, haien “maila estetiko handiagatik” nabarmentzekoak direnak.

Ekitaldia parlamentuko egoitzaren sarreran izan da eta Maite Esporrín eta Koldo Amezketa Mahaiko idazkariak, Samuel Caro lehen lehendakariordea, José María Muruzábal erakusketako komisarioa, Juan Pablo Lasterra artistaren semea Mercedes Jover Nafarroako Museoko zuzendaria, Román Felones NUPeko Gizarte Kontseiluko lehendakaria, Javier Muro eskultorea, Antonio Eslava eta Antonio Laita margolariak, José Luis Allo Ateneoko lehendakariordea, parlamentu-taldeetako ordezkariak eta Santa Luisa de Marillac ikastetxeko (Barañain) 2. DBHko 60 ikasle.


Alberto Catalán-ek irekiera ekitaldian adierazi duenaren arabera erakusketaren xedea “Jesús lasterra oroitzea da, bai eta Nafarroak gure pintura kontenporaneoko autore nabarmenetako bat gehiago ezagun dezan laguntzea da”.


Lehendakariak esan duenez, Lasterra “Basiano zendu zenetik Nafarroako paisaje-pintorerik garrantzitsuena da. Hala zioen 70. hamarkadako kritikak eta gauza bera esan dezakegu egun, Espainiako Arte Kontenporaneoko Museoa bere obra dagoelako eta sari ugari irabazi dituelako, besteak beste, Grabatuen Sari Nazionala”.


Amaitzeko Catalán-ek erakusketa “argitaragabea” dela azpimarratu du, Nafarroako marrazkilarigintza diziplina artistikoaren historian oso gertaera garrantzitsua dena. Jarraian, “Jesús Lasterraren ondarea sustatzera” dei egin du, “are gehiago ikasleen artean, haien heziketak ere balio estetiko eta artistikoak bildu behar baititu”.


Nafarroako pinturan eta eskulturan aditua izateaz gain erakusketako komisarioa den José María Muruzábal-ek aitortu du “oso harro” dagoela “XX. mendeko Nafarroako artista garrantzitsu” baten obra eskaini ahal izategatik. “Paisaje-pintore gisa nabarmendu zen, baina horrez gain grabatzaile bikaina izan zen. Hemen gauza desberdin bat erakutsi nahi izan dugu, familiaren ingurutik inoiz atera ez zen marrazki sorta bat”.

Margolariaren seme Juan Pablo Lasterrak Parlamentuari erakutsi duen interesarengatik eskerrak eman dizkio eta aitortu du “harrituta dagoel erakusketak nolako emaitza izan duen ikusita. Argitaragabeko bilduma bat da. Muruzábal-ek egin duen esfortzua agerikoa da. Nire familiak beti lotura berezi bat mantendu du berarekin.”

Lasterraren lan argitaratugabeak. Marrazkiak izeneko erakusketak tamaina handiko 40 marrazki biltzen ditu. Lan horiek ez ziren olioak laguntzeko egin, berezko artelan gisa baizik. Era perfektuan amiatuta daude eta maila estetiko handia dute. Iruñeako, Lizarrako eta beste hiri batzuetako paisaiak eta bistak jasotzen dituzte, bai eta Nafarroako usadio eta ohiturak ere. Jendeari irekita egongo da parlamentuaren egoitzaren atarian urriaren 31 arte, 10etatik 20etara, astelehenetik ostiralera.