Publicada el Thursday, 23 de October de 2014

Nafarroako Gobernua Administrazioa euskalduntzeko plan estrategiko bat diseina dezan premiatzen duen mozio bat bazter utzi dute

Aralar-Nabaik herritarrek Administrazio Publikoarekin dituzten harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea dutela aldarrikatzen zuen

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin mozio bat onetsi du gaur, zeinak Nafarroako Gobernua premiatzen duen “administrazioa euskalduntzeko plan estrategikoa diseina dezan, herritarrek administrazioarekiko harremanak euskaraz izateko aitortua duten eskubidea bete ahal izateko: diagnostikoa, helburuak, lehentasunak, epeak, metodologia, jarraipen tresnak…”.

Bazter utzi den mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “hizkuntza eskubideak eta euskarazko zerbitzua bermatuko dituen plantilla organikoko hizkuntza eskakizunak berrikus ditzan, eta beharrezkoa den neurrian doitu ditzan, behin adituekin aztertuta, beharrak antzemanda eta irizpide berriak finkatuta”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “dagoeneko lanean ari diren langileak euskalduntzeko plangintza bat egin dezan, lehentasunak ezarriz eta paratutako helburuen erdiespen mailaren jarraipena eginez”.

Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “berrazter ditzan Administrazioan euskara babesteko eta sustatzeko hartzen dituen neurriak, eta hizkuntza eta sustatzeko hartzen dituen neurriak, eta hizkuntza politika eraginkorragoa martxan jar dezan”.

Zioen azalpenean, Aralar-Nabaik bultzatu zuen mozioak Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean xedatzen dena aipatzen du, “hizkuntzak babesteari eta sustatzeari” dagokionez eta, Euskararen legean aldaketa sakon bat egin dadin eskatu ondoren, azpimarratzen duenez “ezartzen duen zonifikazioak oztopatzen ditu euskararen berreskurapena eta garapena, bai eta irakurketa murritza egiten dela, aitortzen dituen eskubideak ere bermatu gabe”.

Ildo horretan, Euskararen legeak 10.1 artikuluan dioena oroitarazten du proposatu duen taldeak, izan ere, Gobernuak aitortzen duenez, “herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute. Horretarako, neurri egokiak hartzeko eta beharrezko gerta daitezkeen bitartekoak jartzeko” konpromisoa hartzen du.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 105. zk., 2014-10-03koa)