Publicada el Thursday, 23 de October de 2014

Nafarroako Gobernua abiadura handiko korridorearekin zerikusia duen orori dagokionez berehalako moratoria bat ezar dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Esaten zen ez dagoela inolako bermerik Nafarroako tarteak hegoaldean Zaragozarainoko eta iparraldean euskal Y-rainoko jarraitutasuna edukitzeari dagokionez

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “berehalako moratoria bat ezar dezan, Nafarroako abiadura handiko korridorea eraikitzearekin zerikusia duen orotan proiektuak prestatu eta betetzeari eta baliabide publikoak bideratzeari dagokionez”.

Atxiki gabekoek ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titular diren Bildu-k eta Aralar-Nabaik onetsi ez dutena, non eskatzen zen “Estatuaren Gobernuarekin hitzarmen berri bat negoziatzea zeinak, nazioarteko zabalera izango duen linea misto baten bidez euskal Y-rekin konexioa izateari lehentasuna emanda, ziurtatuko duen lanen eta haien finantzazioaren gauzatze koordinatua bermatuko duen, horretarako bere garaian EAErekin hitzartutako mekanismoaren pareko bat erabilita eta, gainera, ziurtatuko duena Estatuak goranzko desbideratze guztiak bere gain hartuko dituela”.

Zioen azalpenean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik bultzatu duten mozioak proiektu horren inguruan “ziurgabetasuna” dagoela dio, are gehiago ADIFeko eta Ekonomiako Ministerioko arduradun gorenek egin zituzten adierazpenen ondoren, izan ere, “abiadura handiari buruzko orori dagokionez planteamendu berri bat dagoela argi utzi dute, egungo politika jasanezina dela diote eta”.

Horregatik, Foru Komunitatea egiten ari den zatietako lanak “geldiarazteko” eskatzen dute , ez baitago “inolako bermerik Nafarroako tarteak hegoaldean Zaragozarainoko eta iparraldean euskal Y-rainoko jarraitutasuna edukitzeari dagokionez”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 112. zk., 2014-10-21ekoa)