Publicada el Tuesday, 18 de November de 2014

2014 Nafarroaren Eguna dela eta Parlamentuak jarduera-egitarau bat antolatu du

28an Nafarroako Haurren egoerari buruzko osoko bilkura egingo da eta Valtierrako Abesbatzak eta Bandak kontzertu bat eskainiko dute. Abenduaren 1 eta 2an ohiko ateak zabaltzeko jardunaldiak egingo dira

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eguna ospatzeko jarduera-egitarau bat antolatu du datorren abenduaren 3rako.


Horretarako, azaroaren 28an, ostirala, Nafarroako Haurren egoera jorratzeko Osoko Bilkura egingo da. Bertan, haurtzaroaren alorrean edo eskoletan lan egiten duten hainbat erakundetako ordezkariek parte hartuko dute. Bilkura 10:00etan izango da Osoko Bilkuren aretoan.


Hauek dira bilkuran parte hartuko duten erakundeak: Unicef, Cáritas, Gurutze GOrria, Anfas, Nafarroako Nuevo Futuro elkartea , Ilundain Fundazioa, Nafarroako IES Sancho III El Mayor eta Hijas de Jesús eta La Presentación eskolak. Saioa bai Navarra TV katean bai Nafarroako Parlamentuko webgunean zuzenean jarraitu ahal izango da.


Egun berean, arratsaldean, Valtierrako Virgen de la Nieva Abesbatzak eta Udal Musika Bandak kontzertu bat eskainiko dute. Emanaldia Parlamentuak nafar hezkuntza eta kultura adierazpenen parte-hartzea sustatzeko prestatu dituen ekimenen barruan dago. 19:30ean izango da Ganberaren egoitzaren Atarian. Sarrera dohainik izango da, baina aldez aurretik bertaratzea berretsi beharko da 948 209209 telefonora deituz, 9:00etatik 15:00etara.


Ekitaldi instituzional horretan, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Alberto Catalán Higueras-ek, bertaratutakoei ongietorria emango die.


Nafarroaren Eguna ospatzeko egitaraua Ateak Zabaltzeko bi Jardunaldirekin itxiko da, abenduaren 1 eta 2an (10:30-14:30 eta 16:30-19:30). Bisita dohainik izango da eta eskaera egiteko 948 209209 zenbakira deitu behar da, 9:00etatik 15:00etara.