Publicada el Thursday, 27 de November de 2014

Euskarari buruzko legea aldatzeko proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Eremu ez euskalduneko ikastetxe publikoetan euskaraz irakastea baimentzen da, eskariaren araberako ildoak irekitzea berariaz aurreikusita

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta I-E parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Legea hein batean aldatzen duen foru legea aintzat hartzea onetsi du gaur.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten lege proposamenaren xedea da eremu ez euskalduneko ikastetxe publikoetan euskaraz ikasi ahal izatea baimentzea da, horretarako eskariaren araberako ildoak sortuta (D eredua).

Helburu horrekin eta edozein eremutan bizita ere euskaraz irakaskuntza izateko eskariari erantzun eraginkorra emateko, 26. artikulua aldatzea proposatzen da, baina ikasleen ratioa zehaztea Gobernuaren esku uzten da, “objektibotasun irizpideei jarraiki”, eta betebehar gisa hartzen da.

Alabaina, “hezkuntzako administrazioak eskola unitate bat sortzeko edozein irakaskuntza eredutan erabiltzen duen gutxieneko zenbatekoa” erreferentzia gisa ematen da.

Ildo horretan, aipatu beharra dago ratioak 848/4988 Foru Aginduaren bidez arautzen direla, buruzko Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen sartzea eta erabiltzea arautzen duen 159/1988 Foru Dekretua garatzen duena, non “bestelako testuinguru demografiko batekin” eremu misto eta ez euskaldunetarako landa eremuetarako gutxienez 15 ikasle eta hiri eremuetan 20 behar direla xedatzen den.

Proposatu dutenen arabera baremo horiek ez dira erabiltzen, izan ere, “herri eskola bat mantentzeko 5 ikasleko ratio bat erabiltzen ari baita, baina eskola unitate bat irekitzeko baremoa udalerriaren eta unearen arabera aldatzen da”.

Euskarari buruzko legeak, une honetan eremu ez euskaldunerako indarrean dagoen moduan, laguntza bakarrik jasotzen du eta, dagokionean, eskariaren araberako finantzazio osoa edo hein batekoa.

Proposatu den aldaketaren arabera, Euskarari buruzko foru legearen 26. artikulua, irakaskuntzaren alorrean eremu ez euskalduna eremu mistoarekin parekatzen duena, honela geratzen da:

26. artikulua. Eremu ez euskalduneko irakaskuntzari buruzkoa

1.- Euskara irakaskuntzan sartzea mailaz maila, gero eta gehiago, eta nahikotasunez eginen da, dauden ikastetxe publikoetan euskaraz irakasten duten lerroak sortuz eskariaren arabera.

2.- Hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan euskara irakatsiko zaie eskaera egiten duten ikasle guztiei, halako moduan non eskolatzearen bukaeran euskararen ezagupen nahikoa izan ahalko baitute.

3.- Eskariari sare publikoan erantzun ahal izan dakion, honako ikasle kopuru hau hartuko da aintzat: eskola-unitate bat taxutze aldera hezkuntza administrazioak irizpide objektiboei jarraikiz ezein irakaskuntza-eredutan baliatutakoa”.

Aurrera egitekotan, Euskarari buruzko foru legean egiten den bigarren aldaketa litzateke, 2010eko otsailaren 18an IUN-NEBren ekimena onetsi baitzen. Orduan eremu mistoa Aranguren, Belaskoain, Galar eta Noain-Elortzibarrera hedatzea baimendu zen, “baldin eta herri horietako Osoko Bilkurek gehiengo osoz hartzen badu erabakia”.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 116. zk., 2014-10-30ekoa)