Publicada el Thursday, 15 de January de 2015

Parlamentuak Gobernuaren Ordezkaritzak adierazpen eta manifestazio askatasunak murrizteari dagokionez daraman jokabidea gaitzetsi du

Parlamentuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren doktrinari jarraikiz "errepresio-politika amai dadin eta abiarazitako zehapen guztiak baliogabetu daitezen" eskatu du

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituztenekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “gaitzetsi” egiten duen “Gobernuaren Ordezkaritzak daraman jokabidea askatasun zibilak –esaterako, adierazpen eta manifestazio askatasunak- murrizteari buruzko politika guztian”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Parlamentuak “bere elkartasuna adierazten” dien “edozein protesta baketsuan parte hartzeagatik zehatutako pertsona eta kolektibo guztiei”.

Hirugarren idatz-zati batean, “Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiaren doktrinari jarraikiz, zeinaren bidez jotzen baita gisa horretako zehapenek giza eskubideak urratzen dituztela, Nafarroako Parlamentuak Gobernuaren Ordezkaritzari exijitzen dio errepresio-politika hori amaiaraz dezan eta aipatutako arrazoi horiengatik abiarazitako zehapen guztiak baliogabetu ditzan”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak “Kalea denona/ La calle es de todos” elkartearekin egin zen lan bilera aipatu du. Elkartea mobilizazio baketsuetan parte hartzeagatik zehapen administratiboak jaso dituztenek osatzen dute. “Errebindikazio-ekintza baketsuetan parte hartzeagatik jarri diren isun kopurua zein haien zenbatekoa modu eskandalagarrian areagotzen” ari direnez gero, ebazpena bultzatu dutenek gertakari oso “larriak” gertatu zirela uste dute.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 136. zk., 2014-12-09koa)