Publicada el Thursday, 26 de February de 2015

Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko foru legea onetsi dute

Aurreko zikloko politika espekulatzaile eta hedatzaileen aurrean, hiriko berrikuntzako edo berroneratzeko jarduerei lehentasuna ematen zaie

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeari buruzko foru legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko azaroaren 20ko 35/2002 Foru Legea aldatzen duena, onetsi du gaur.


Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatu duen legearen xedea “eraikuntza bezalako sektoreetan, berraktibazio ekonomikoa eta enplegua sortzea” da, “premia handia baitute”; horretarako “hirigintza iraunkorrerako eredu berri bat” definituta non, “urtetako lurraldearen okupazio hedakor eta espekulatiboaren ondoren” “lehentasuna ematen zaien hiriko berrikuntzako edo berroneratzeko hirigintza-eragiketei”.


Horretarako eta berrikuntza nagusi gisa, “malgutasunaren eta udalen autonomiaren” alde egiten da, “hirigintzako lurrak eraldatzeko eta aldatzeko” jardueretan udalei “protagonismoa” emanez “eta eraiki ezin den lurrean esku-hartzeko gaitasun gehiago emanez”.


Edonola ere, legearen xedea eredu berri hori eta “dagoeneko planifikatuta edo garapen bidean” dauden hirigintzako garapen garrantzitsuen mantentzea bateragarriak izan daitezen da, “zertarako eta, ahal den neurrian, eraikuntzaren industriaren sektorea ekonomikoki berpizteko, beharra du-eta”.


Erreformaren beste “funtsezko” elementu bat “eraginkortasun eta efizientzia energetikoa dela-eta ereduak daukan kezka da”, baita gaur egun dauden eraikinetan ere.
Gainera, legeak “gardentasunaren eta parte-hartzearen” printzipioak Nafarroako hirigintza-zuzenbidera hedatzen ditu, eta planeamenduko prozesu administratiboetan “soiltze eta arrazionalizatze” irizpideak gehitzen ditu, izan ere, “erkidegoarentzat eta herritarrentzat erabaki garrantzitsuak” direla jotzen da.


Osoko Bilkuran egin den eztabaidan UPNk, SNk eta PPNk aurkeztu dituzten zazpi in voce zuzenketa tekniko eztabaidatu eta onetsi dira. Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haien aurka bozkatu dute eta atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 116. zk., 2014-10-30ekoa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 3. zk., 2015-01-13koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 2015-01-26koa)