Publicada el Thursday, 5 de November de 2015

Nafarroan diharduten segurtasun indar desberdinen koordinazioa indartzen jarraitzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Herritarren pertzepzioa eta dagoen segurtasun maila altua aipatzen ziren eta baieztatzen zen "segurtasuna beti interes politiko ororen gainetik egon behar" duela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta UPNk, PSNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “apustu egin dezan Nafarroan diharduten segurtasun-kidego eta –indar ezberdinen arteko koordinazioa, hots, Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren artekoa, indartzen jarraitzearen alde, herritar nafarren segurtasuna zaintzeko ematen duten zerbitzua optimizatze aldera”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak nabarmentzen zuen “dagoen segurtasun maila altua, bai herritarrek daukaten pertzepzioari dagokionez bai kriminalitate-tasari dagokionez. Horrek Nafarroa erkidego seguruenen artean kokatzen du, Europako mailan ere bai”. Horrez gain, azpimarratzen zuenez ordena publikoa “beti egon behar du interes politiko ororen gainetik”. Hori dela-eta, beharrezkoa da “orain arte egon den koordinazio maila mantentzea Foruzaingoaren, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren artean”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 24. zk., 2015-11-03koa)