Publicada el Thursday, 10 de December de 2015

Hainbat zerga eta tributu-neurri aldatzeko foru lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak bazter utzi dituzte

Geroa Bai-k, Bildu-k, Ahal Dugu-k eta I-ek haien aurka eman dituzten botoek UPNk eta PPNk politika fiskalari buruzko testua itzularazteko egin duten saiakera indargabetu dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek haren aurka eman dituzten botoekin eta PSNren abstentzioarekin, UPNk eta PPNk hainbat zerga eta tributu-neurri aldatzeko foru lege proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketak bazter utzi ditu.


Itzultzea ez denez aurrera atera, lege proiektua Ogasun eta Politika Finantzieroko Batzordera helaraziko da. Bertan, hilaren 15ean irizpena osatzeko lanak abiaraziko dira, zeina, aurreikusten denaren arabera, hilaren 22an Osoko Bilkurara igorriko den bertan behin betiko eztabaidatu eta bozkatu dadin. Hein bateko zuzenketak aurkezteko epea ere amaituta dagoenean, PSNk 13 aurkeztu ditu, PPNk 10 eta Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek beste 13 aurkeztu dituzte elkarrekin.


UPNk aurkeztu duen osoko zuzenketaren funtsa zen hainbat zerga eta tributu-neurri aldatzeko foru lege proiektuak “Nafarroa Espainiako fiskalitaterik okerrena duen erkidego gisa kokatzen” duela. “Gainerako esualdeetan aberastasuna, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea xede duten murrizketa fiskalen ordez, hemen oro har zergak areagotzea babesten da”.


Ildo honetan, UPNren ustez PFEZren tributazioan egiten diren aldaketek “batez ere lan-errentei eragingo diete, aitortzen direnen % 80ari gutxi gorabehera eta, murrizketaren ondoren, seme-alabak dituzten familiei ere bai”.


Erregionalisten esanetan, “zigor” horrek aurrezkien errentak hartuko ditu, eta haien tributazioa areagotu egingo da; etxebizitza, jada ez du desgrabatuko; eta pentsio planak, haien hobaria ere murriztuko baita. Eta berdin gertatzen da ondarearen gaineko zergarekin, Espainiako garestiena da, batez ere familiako enpresentzat”.


Ildo beretik, PPNk dio zerga erreforma “bidegabea, desorekatua eta arduragabea” dela eta “errenta baxuenak eta familiak zigortzeaz gain, atzeraldira bultzatzen du, diru-bilketa areagotu ordez, langabezia areagotuko du eta inbertsioa murriztu”.


PPNk azpimarratu duenez, “Gobernuak dio 32.000 euroko errenta baino handiagoak soilik izango direla zerga gehiago ordainduko dituztenak, biana egiaz 19.500 eurotik gorako diru-sarrera guztiei eragingo die, eta horren azpitik ia hautemanezinak diren zerga abaintaila batzuk geratuko dira”.


Eta enpresei dagokienean, PPNk aipatu du “gainerako autonomia erkidegoetan baino zama fiskal handiagoak, sozietateen gaineko zerga Espainiako gainerako erkidegoetan baino hiru puntu gorago egongo da eta bostera ere irits daiteke. Horrek lehiakortasuna galtzea eta deslokalizazio arriskua ekarriko du. Alegia, erreforma nabarmen kaltegarria izango da nafarrentzat”.


Bestalde, Nafarroako Gobernuaren ustez proposatu duen erreforma PFEZn, ondarean, sozietateetan eta hidrokarburoen gaineko zerga berezian kokatzen da eta xedea “garapena hobetzea da, errenta handiagoetan presio fiskal handiagoa ezarrita, zentzuzkoa noski, eta enpresen emaitza ekonomikoei egokitzen zaion tributazioa ezarrita, halako moduz non, murrizketen bidez, suspertze ekonomikoa eta kalitateko enplegu egonkorra bultzatuko diren”.


Mikel Aranburuk, Ogasuneko eta Politika Finantzieroko kontseilariak, baieztatu duenez “diru-bilketaren ikuspegitik xedea 2014. urteko egoerara bueltatzea da. Hobekuntza horrekin gizarte politikak eta oro har zerbitzu publikoak indartu nahi ditugu”.


Javier Esparzak (UPN) baieztatu du zerga erreforma “toxikoa” dela eta “sistema ia konfiskatzailea da. Zigor izugarria da nafarrenzat, familientzat eta enpresentzat”esan du. Ondoren, Gobernuari eskatu dio “eragina leundu dezan, oraindik garaiz dabil eta”.


Javier Esparzak azaldu duenez, “azken urtean, zergak murriztuz, diru gehiago bildu da. Diru-bilketa areagotzeko modurik onena jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea da. Gainera, tributuei buruzko erabakiak testuinguruak kontuan hartu gabe hartzea ez da egokia, beste eskualde batzuekin lehiatzen ari baikara gurea erakargarriagoa izan dadin eta jarduera ekonomiko gehiago sortzeko gai izateko eta enplegu gehiago ekartzeko”.


Ana Beltranek (PPN) adierazi duenez, zerga erreformaren proiektua “guztiz bidegabea, insolidarioa eta onartezina da. Gobernu honek nafar guztiak txirotzeko ohorea izango du”, esan du.


Popularren eledunak azaldu duenez, Espainian “jarduera ekonomikoa eta kontsumoa areagotzen ari dira, eta hori zerga tasak murriztu direlako ere izan da”. Hortaz, azpimarratu du Nafarroako Gobernua “korrontearen kontra doa. PP Espainiako Gobernua iritsi zenean zergak igo zituen, baina aurkitu genuen zuloarengatik egin zuen eta orain itzuli egin da”.


Jokin Castiellak (Geroa Bai) UPNk eta PPk aurkeztu dituzten zuzenketei erantzun die eta esan du zerga erreformaren xedea sistema“justu eta orekatu bat”ezartzea dela, “zergadunak ez dituena era berdinean zergapetzen, UPNk eta PPk nahi duten moduan, baizik eta era orekatuan. Ez da gauza bera”.


Gainera, UPNri kritikatu dio “zerga igoera orokortuaz” hitz egitea “zergadunen ehuneko 62ak orain arte bezala edo gutxiago ordainduko du, eta gezurra hamaika aldiz errepikatzeagatik ez da egi bihurtuko”.


Adolfo Araizek (EH Bildu) UPNk eta PPk eman duten diskurtso “apoliptikoaren” aurrean adierazi du, bere taldea “pozik”dagoela Gobernuak aurkeztu duen erreformarekin. Izan ere, “neurri horiek gure hauteskunde-programan zeuden eta lege proiektu honetan sartu dira”.


Araizek ziurtatu duenez, “UPN eta PPN eragozten dituena lau indarrak zerga erreformaren moduko halako gai konplexu batean ados jartzeko gai izan garela da” eta azpimarratu du EH Bildu-k Gobernuak aurkeztu duen “proiektuan bere burua islatuta ikusten” duela.


Fatima Andreok (Podemos-Ahal Dugu) arbuiatu du “zergak murrizteak diru-sarrera gehien dituztenei on egiten die eta, gainera, administrazioak herritarrei kalitateko zerbitzuak ematea eragozten du”.


Andreok aipatu duenez, “enpresek langile kuualifikatuak, zerbitzu logistikoak eta komunikazio onak bilatzen dituzte. Horretan lehiatu nahi dugu, ez zergak jaisteko enkante batean. Inork ez du sinesten datorren legegintzaldian PPk zergak jaitsiko dituenik, legegintzaldiaren hasieran igo egin zituela ikusita”.


Ainhoa Unzuk (PSN) nabarmendu duenez, Alderdi Sozialistari zerga erreforma “ez zaio batere gustatzen”, baina azaldu du ez duela osoko zuzenketetan bozkatu “kritikoak eta aldi berean proposatzaileak” garelako.


Horrela, oroitarazi du PSNk zuzenketa sorta bat aurkeztu duela “erreformak ez diezaien eragin errenta baxu eta ertainei eta enpresen jarduerei. Ez dugu esaten zergak igo behar ez direnik, are gehiago, kalitateko zerbitzuak ziurtatzen eta jarduera ekonomikoa sustatzen lagunduko lukeen zerga erreforma bat babestuko genuke”.


Jose Miguel Nuinek (Izquierda-Ezkerra) baieztatu duenez, honakoa Parlamentuak onesten duen lehenengo lege “garrantzitsua” izango da. Honakoa “aldaketa da, Parlamentu honetan jada ez dagoelako Nafarroako elite enpresarial, sozial eta ekonomiko jakin batzuen zerbitzura dagoen gehiengorik, aurreko erreforma haien mesedetan egin baitzuten”.


Jose Miguel Nuinek azpimarratu duenez, gehiengo berri honek dio “ez murrizketei eta bai zerga sistema bidezko bati. Onetsi behar dugun legeak Nafarroan eskuinak eta zenbaitetan PSNren babesarekin egin dituen erreforma atzerakoi eta bidegabeei aurre egingo diegu”.


Osoko Bilkura indarkeria matxistaren azkeneko bi biktimen omenezko minutuko isilune batekin hasi da. Biktimak Puerto del Rosario (Fuerteventura) eta Lebrijakoak (Sevilla) ziren.


Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Eledunen Batzarrak asteazkenean adierazpen instituzional bat onetsi zuen aho batez. Hortaz, minutuko isilunearen ondoren, Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, adierazpen instituzionala irakurri du. Testuak Parlamentuak hura aplikatzeko eta hedatzeko duen konpromiso aktiboa berritzea dakar, batez ere herritar gazteenen artean.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 28. zk., 2015-11-11koa)