2016ko Nafarroaren Eguneko egitaraua azteazkenean inauguratuko da Nafarroa Erreinuko altxor bibliografikoak erakusketarekin
Paz de Ziganda ikastolako helduen koruaren kontzertua ere programatu da, gehi ate irekiko ohiko bi jardunaldiak, abenduaren 2an eta 3an
Nafarroako Parlamentuak abenduaren 3an ospatuko den Nafarroaren Egunerako jardueren egitaraua antolatu du.
Azaroaren 30ean, asteazkena, Nafarroa Erreinuko altxor bibliografikoak izeneko erakusketa irekiko da (12:30etan, Atarian). Faksimileko edizioak aurkeztuko dira (kopiak edo erreprodukzio ia berdinak).
Mintzoa argitaletxearekin batera antolatu den erakusketa horren bitartez, Nafarroako historiaren zati garrantzitsu baten berri zabaldu nahi da jatorrizko eskuizkribuak erakutsiz: artelanen gisara ikusgai jarritako lan historikoak, beren edukia azaltzen duten informazio-panelekin batera.
Abenduaren 2rako (ostirala) Paz de Ziganda ikastolako helduen koruaren kontzertua programatu da, Foru Parlamentuaren helburua baita Nafarroako hezkuntza- eta kultura-adierazpenei parte hartzeko bidea ematen jarraitzea. Kontzertua 19:00etan izanen da, Parlamentuaren egoitzako atarian. Sarrera doakoa izanen da, aldez aurretik 948 209209 telefono-zenbakira deituta, 09:00 - 15:00 bitartean.
Ekitaldi instituzional horren hasieran Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, bertaratutakoak agurtuko ditu.
Nafarroaren Eguneko egitarauaren osagarri, ate irekiko bi jardunaldi eginen dira, abenduaren 2an (11:30ean, 12:30ean, 16:30ean eta 17:30ean) eta abenduaren 3an (11:30ean eta 12:30ean). Bisita doakoa izanen da. Eskaera egin daiteke 948 209209 telefono-zenbakira deituz 09:00etatik 15:00etara bitartean.