Publicada el Monday, 22 de January de 2018

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez, bat egiten du pentsioak KPIaren arabera gaurkotzearekin

Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urtarrilaren 22an.

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du pentsioak KPIaren arabera gaurkotzearekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du pentsioen erosahalmena bermatu beharra dagoela, eta berreskuratu beharra dagoela haien gaurkotzea KPIaren arabera egin dadila”.

 

Adierazpenak beste hiru puntu zeuzkan, guztiak ere ezetsi direnak. Honako hau zioten:

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du UGT sindikatuaren begizta marroiaren kanpainarekin, horren bidez salatu nahi baita PPren Gobernuak 2013an onetsitako pentsioen errebalorizazio-indizearen aplikazioa, zeinak finkatzen baitu pentsioen igoera % 0,25ekoa izanen dela, gutxienez ere Gizarte Segurantza defizitean dagoen bitartean.

 

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du jasangarritasun-faktorea kentzea, PPk 23/2013 Legean ezarritakoa; faktore horrek eraginen du erretiro-pentsioak gutxitzea kasuan kasuko kohortearen bizi-itxaropenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

 

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du 2011ko kontsentsura itzultzea, 2011-15 legegintzaldian zehar sartutako lege-aldaketa guztiak indarrik gabe utziz: 5/2013 Errege Lege Dekretuak erretiro aurreratuaz eginiko arauketa eta, oso-osorik, 23/2013 Legea, Jasangarritasun Faktorea eta Gizarte Segurantzaren Pentsioen Sistemaren Errebalorizazio Indizea arautzen dituena”.

 

Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk hiru apartatuen aurka bozkatu dute. I-Ek, lehenengo bien aurka eta hirugarrenaren alde. UPN eta PPN lehenengo bietan abstenitu dira eta azkenaren aurka bozkatu dute.