Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznárez, NUPen egon da, 2015-2016 ikasturtearen hasiera-ekitaldian.
Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko errektore Alfonso Carlosena eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkos izan dira buru; azken horrek hezkuntza inbertsio bat izateari buruzko bere ikusmoldea azpimarratu du, eta Unibertsitateari eskatu dio gizartearen aitzindari izan dadila.