Parlamentuko albistegia, 2024ko apirilak 22 (II)



 
22-04-2024
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Asteartea, 2024.eko Apirilak 23

 
  09:30 Foru Araubideko Batzordea
 
  09:30 Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea
 
  12:15 Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea
 
  15:15 Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Hezkuntzari buruzko Osoko Bilkura monografiko bat eginen du Parlamentuak ostiral honetan

 
 

Eledunek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

 
PPN eta Vox taldeek eskatuta, Hezkuntzari buruzko Osoko Bilkura monografikoa ostiral honetan, apirilaren 26an ospatuko da (09:30), "Nafarroako ikasleen errendimendua hobetzeko irtenbideak bilatzeko eta arrazoiak... Informazio gehiago
 
 
 

Unai Hualde Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariarekin bilduko da astearte honetan

 
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Oskar Zapata Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariarekin bilduko da asteartean, hilak 23, euskararen normalizazioaren aldeko ehunka elkartek eta taldek osatutako gizarte mugimenduko zuzendariarekin. Bilera 11:30etan izango da, Lehendakaritza bulegoan.
 
 
 

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak UNEDeko Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendari Teresa Imízcoz hartuko du astearte honetan

 
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Teresa Imízcoz, UNEDeko Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria hartuko du astearte honetan, hilak 23, lankidetza hitzarmena sinatzeko. Bilkura 10:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan. 
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444