Publicada el Lunes, 7 de Abril de 2008

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak SAREko eta Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko ordezkariei harrera egin die

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin die SAREren ordezkari Julia Munárriz andreari eta Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko ordezkari Roberto San Martín jaunari. Solas egin dute Nafarroan talde horiek aurrera eramaten ari diren proiektu eta jarduerei buruz eta Nafarroako Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde politikoekin lankidetzan aritzeko bideei buruz.

SAREko eta Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarreko ordezkariek liburu bat eman diote Parlamentuko lehendakariari, "25 historias 25 vidas" izenekoa. Bertan, GIBa daukaten zenbait pertsonak beren esperientziak azaltzen dituzte; lekukotasun horiek gaixotasuna ulertzen eta horrekin bizitzen laguntzen dute. Batez ere, "infektaturiko pertsonen duintasunari buruzkoa eta prebentzio-ildo gisa ikusgarritasunak daukan garrantziari buruzkoa" da liburua.

Munárriz eta San Martín jaun-andreek Torres andreari eskatu diote Nafarroako Parlamentuak, bertako parlamentu-talde eta elkarteen jardueraren bitartez, aintzat har ditzala hiesa daukaten pertsonen alde aplikatzen diren politikak, eta 2008rako aurrekontuei buruzko Legean jasota dagoen kontusaila exekutatze aldera bultzada bat eman dezan.