Publicada el Martes, 22 de Enero de 2008

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea onetsi da

Nafarroako Parlamentuak gaur onetsi du 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea.

2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontuek 4.287.328.089 euroko zenbatekoa egiten duten kredituak biltzen dituzte.

Nafarroako Parlamentuak Osoko Bilkura egin zuen atzo, astelehena, goiz eta arratsaldez, eta gaur, asteartea, 09:30etik 13:00etara bitartean, Ekonomia eta Ogasun Batzordearen irizpena eztabaidatzeko.

Gaur eginiko Osoko Bilkurak onetsi du, halaber, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea.

Parlamentu-taldeek eta foru parlamentarien elkarteek 998 zuzenketa aurkeztu zizkioten 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari. Horietako bi, osoko zuzenketak ziren. Ekonomia eta Ogasun Batzordearen irizpena eztabaidatzeko Osoko Bilkuran eztabaidatu dira mantendutako 609 zuzenketak.