Adierazpen instituzional bat onetsi da, Iruñean emakume bat bere bikotekideak erail izana gaitzestekoa
Eledunen Batzarrak onetsia
2008ko urtarrilaren 28an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak ondoko adierazpena onetsi zuen:
"1. Nafarroako Parlamentuak emakume baten erailketa, bere bikotekideak eragina, gaitzesten du, eta biktimaren senide eta lagunekiko elkartasuna adierazten du.
2. Nafarroako Parlamentuak berriro adierazten du generoko indarkeriaren gaitzespen erabatekoa, eta herritar guztiei dei egiten die indarkeria mota horri aurre egin diezaioten, arduraz eta biktimekiko elkartasuna oinarri, emakumeen aurkako eraso oro gure gizartetik baztertzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak botere publikoak premiatzen ditu azpimarra dezaten derrigorrezkoa dela indarkeria sexistaren aurkako neurriak gauzatzea beharrezkoak diren baliabideak jarriz, gizarte osoari eragiten dion arazo hau gainditzeko.