Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak har ditzan animalien gorpuen bilketa prozesua modu arin eta eraginkorrean egin dadin eta erabiltzaileentzako ahalik eta kosturik txikienarekin, kontuan hartuta zerbitzu
"1. Gorpuen bilketa zerbitzu publikoa da, erkidego honetako abeltzaintza-ustiategi guztiei eragiten die eta zerbitzu hori ematen da eginkizunak enpresa bati esleituz. Horiek horrela, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du azterlan bat egin dezan jakiteko zenbateraino dauden abeltzainak pozik zerbitzu horrekin eta zerbait aldatu behar ote den jakiteko. Era berean, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak har ditzan emakida administratiboa modu arinean eta indarreko araudia betez gauzatu dadin. Edonola ere, Nafarroa osoko abeltzainek bermatuta dute abereen gorpuak gehienez ere 48 orduko epean bilduko zaizkiela.
2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du behar diren neurriak har ditzan Europako zuzentarauak baimendutakoaren esparruan kosturik txikiena izan dezan Nafarroako granja eta abeltzaintza-ustiategietako gorpuak biltzeko prozesuak."