Publicada el Viernes, 14 de Diciembre de 2007
Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arte garaikidea sustatu eta garatzeko plan orokor bat presta dezan. Plan horretan, xede horretarako diren jardueren multzo osoa jasoko da
1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du arte garaikidea sustatu eta garatzeko plan orokor bat presta dezan lau hilabeteko epean, non xede horretarako diren jardueren multzo osoa jasoko baita.
2. Plan orokor horretan, gutxienez ere, ondokoak jaso beharko dira:
• Lortu nahi diren funtsezko helburuak.
• Egun dauden bitartekoetatik, zeintzuek bete ditzaketen, hein batean, aurreikusitako helburuak.
• Atzeman diren oinarrizko beharrak eta horiek konpontzeko modu operatiboa.
• Aurreikusitako ekintza berriak eta horiek gauzatzeko egutegia.
• Aurreikusitako ekimenen ondoriozko aurrekontu-behar berriak.