Publicada el Jueves, 8 de Marzo de 2012

Toki Korporazioek beren udal inbentarioak modu homogeneoan egin ahal ditzaten Nafarroako Gobernua tresna informatiko bat finantzatu eta garatzera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua “tresna informatiko bat finantzatzera eta garatzera” premiatzen duen ebazpena; betiere “egokien iritzitako informatika-garapeneko enpresaren bidez –Animsaren bidez, esaterako-, Toki Korporazioek, modu homogeneo batez, beren udal inbentarioak eta urteko mantentzea egin ahal ditzaten. Tresna hori kontabilitate- nahiz aurrekontu-kontrolarekin uztarturik egon beharko litzateke”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpena eskaera Udal Ondasunen Inbentario gaurkotuen faltan oinarritzen da; bai eta Korporazio gehienen “muga tekniko eta ekonomikoetan” ere. Izan ere, ezin diote aurre egin “beharrezkoa bezain legez bete beharrekoa” den gaurkotzeari. Comptos Ganberak txosten “gehienetan” egoera hori “nabarmendu” du.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 28. zk., 2011-11-11)