Publicada el Viernes, 23 de Marzo de 2012

Ebazpena onetsi dute zeinaren bidez Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen duen hezkuntza inklusiboaren eta "Hiritastasunerako hezkuntza" irakasgaia ematearen alde egin dezan

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, SN, Nabai, Bildu (3 boto), I-E eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bilduren abstentzioarekin (4 boto), ebazpena onetsi du gaur, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “hezkuntza-sistemaren erreformari buruz egiten diren negoziazioetan, OCDEren orientabideei jarraikiz, defenda ditzan Haur Hezkuntzako 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren hezkuntza-izaera, ikasleen banatze goiztiarrik eza eta hezkuntza inklusiboa”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “defenda dezan Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetan sartzea ″Hiritartasunerako hezkuntza″ irakasgaia eta curriculum–arloa, gaur egun den moduan; alegia, curriculum-arlo gisa eta, horrenbestez, inolako doktrinamendurik gabe ″Hiritartasunerako hezkuntza″ ikasgaiko irakasleen aldetik”. Atal horrek SN, Nabai, Bildu (5 boto) eta I-Eren babesa eta UPN eta PPNren arbuioa eduki ditu.

Mozioak hirugarren atal bat zuen, UPN, SN eta PPNk haren kontra emandako botoekin baztertu dena eta Nabai, Bildu eta I-Eren aldeko botoak jaso dituena, “aitortzeko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren (0-3urteak) hezkuntza-izaera, eta Nafarroako Gobernua premiatzeko ikaskuntza horiek antolatzeko eta egituratzeko behar den legegintza-esparrua taxutu dezan, zikloaren hezkuntza-izaera eta izaera unibertsala bermatuz eta, horrenbestez, Nafarroako hezkuntza-sistema publikoan sartuz. Eta orobat ziurtatuz eta arautuz langileen –irakasleen nahiz gainerako profesionalen- finantzaketa eta egonkortasuna”.

Era berean, laugarren puntua ere ez da aurrera eraman. Puntu hori zuzenduta zegoen Nafarroako Gobernua premiatzera “azterlan bat egin dezan Bigarren Hezkuntzan 3+3 egitura berria ezartzeak izanen lituzkeen ondorioei buruz”. UPN, SN eta PPNk haren kontra bozkatu dute eta Nabai, Bildu eta I-Ek alde.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpena pasa den martxoaren 8ko Osoko Bilkuran aurkeztutako interpelaziotik heldu den eztabaidari dagokio. Eztabaida Wert ministroak egindako erreforma-proposamen ingurukoa izan zen eta; horren harira, ebazpenak ohartarazten du aldaketak eskola-porrot handiari eta eskola-uzte goiztiarrari erantzuna emateko proposatu diren arren, Nafarroako egoera hobea dela.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 28. zk., 2012-03-21ekoa)