Publicada el Jueves, 19 de Abril de 2012

8/2009 Legea aldatzeko Foru Legea, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa Sozietatea sortzekoa, onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN eta SNk alde emandako botoekin, Nabai eta PPNk abstentzioekin eta Bildu eta I-Ek kontra emandako botoekin, Foru Legea onetsi du gaur, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea aldatzen duena.

8/2009 Foru Legea enpresa publikoen kopurua 13ra murrizteko eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren, S.M.P.aren, holdingean haien parte hartzea bateratzeko helburuarekin promulgatu zen.

Aldaketa Legearen helburua da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Batzordearen Lehendakaritzaren titulartasuna aldatzea, Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren alde; orain arte ondarearen arloko eskumenak dituen Departamentuaren Kontseilariak zuena.

Arauak, halaber, Administrazio Kontseiluko Kontseilukide Delegatuaren figura sartzen du, zeinak Kontseiluak berak esleitutako funtzioak beteko dituen, eskuordetu ezin direnak izan ezik. Postu hori Nafarroako Gobernuan ondare arloko eskumenak dituen eta sozietatearen Administrazioaren Batzordeko karguagatiko kidea den kontseilariak beteko du.

Administrazio Kontseiluko kideak, 3 eta 12 artean, heren bat Nafarroako Gobernuak proposatuak izango dira, heren bat Nafarroako Parlamentuak eta heren bat izen handiko profesional independenteen artetik.

Zioen azalpenean, Gobernuak “koordinatze” arrazoiak argudiatzen ditu “zerbitzu bikoiztuak bateratu, gastu publikoa optimizatu, eragimen handiena lortu eta defizit publikoaren kontrol eta murrizketan modu positiboan laguntzearen” politika esparruan 3. artikuluaren laugarren atala aldatzea zuritzeko, honek Barcina Administrazio Batzordearen lehendakaritzara goratzen baitu, bai eta 5. epigrafe bat gehitzea zuritzeko, Administrazio Kontseiluko Kontseilukide Delegatuaren kargua sortzen duena.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Legearen Proiektuaren argitalpena (NPAO, 13. zk., 2012-02-03koa)
· Zuzenketen argitalpena (NPAO, 21. zk., 2012-02-29koa)
· Irizpenaren argitalpena (NPAO, 27. zk., 2012-03-20koa)