Publicada el Jueves, 19 de Abril de 2012

Nafarroako Gobernua hilabete bateko epean ikus-entzunezkoen produkziorako dirulaguntzak emateko irizpideak argitu ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernua “hilabete bateko epean ikus-entzunezkoen produkziorako dirulaguntzak emateko irizpideak argitu ditzan” premiatzen duen ebazpena ahobatez onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, zeinetan halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “ikus-entzunezkoen sektoreko lanpostuak babesteko ahalegina egin dezan, gaur egun sektore horren egoera zaila eta ahula baita”.

Era berean, hirugarren atal batean, Ganberak “elkartasuna adierazten die Navarra Directo telebista-saioko langileei eta aitortzen du saio horrek eginiko zabalkunde lana”. Hala ere, saio hori bertan behera uztea “okerra” izan dela irizteko asmoa bertan behera geratu da UPN, SN eta PPNren kontrako jarreraren ondorioz, zeinak Nabai, Bildu eta I-Ek emandako babesa nahikoa ez izatea egin duen.

Bukatzeko, ebazpenak azken atal bat zuen, UPN, SN eta PPNk haren aurka emandako botoekin baztertu dena, Nafarroako Gobernua premiatzeko “jardunbide berriak azter ditzan, LTDaren bidez ETB Nafarroan hartu ahal izateko”. Nabai, Bildu eta I-Ek haren alde bozkatu dute.

Zioen azalpenean, Nabai, Bildu eta I-E parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak iragan abenduaren 20an eginiko lan bileran parlamentu-talde guztiek ‘Navarra Directo’ telebista-programako langileekiko erakutsi zuten “elkartasuna” eskatzen du, ikus-entzunezkoen sektorea “babesteko eta sustatzeko” beharra oroitarazten du eta “borondatea” eskatzen du LTDaren bidez ETB hartzeari dagokionean aurrera egiteko, “gizartearen eskakizuna” baita.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 2. zk., 2012-01-03koa)