Publicada el Jueves, 10 de Mayo de 2012

Nafarroako Gobernua Museoen Sarea osatzen duten zentroak asteburu eta jai-egunetan irekitzeko plan bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “sei hilabeteko epean titulartasun publikoko museoak eta kultur zentroak asteburuetan zabalik egon daitezen plan bat egin dezan; betiere aurrekontu baliabideek bide ematen dutenaren arabera” premiatzen duen ebazpena. Baliabide ekonomikoen inguruko aipamena SNk idatzitako eta PPNk onetsitako gehitze zuzenketa baten ondorio da.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “plan hori susta dezan eta abantaila eta erraztasun sorta bat ezar dezan titulartasun publikokoak ez diren Nafarroako Museoen Sareko gainontzeko zentroek ekimenarekin bat egin dezaten”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak argudiatzen duenez Europako joera da, eta dagoeneko Espainiako hiri asko horrekin bat egiten ari dira, museoak eta kultur zentroak asteburuetan irekitzea, familiek gune horiek gozatzeko aukera izan dezaten; Nafarroan aldiz aipatu egunetan herritarrei sarbidea eskaintzen dien bakarra Nafarroako Gobernua patronatukide den Uharteko Arte Garaikideko Zentroa da.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 18. zk., 2012-02-17koa)