Publicada el Jueves, 27 de Septiembre de 2012

Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko 20/2012 Errege-lege Dekretuaren aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi dute, sektore publikoko langileei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeari

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk kontra emandako botoarekin, Aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko 20/2012 Errege-lege Dekretuaren 2. artikuluaren aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi du gaur, sektore publikoko langileei 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzeari dagokionez.

Eledunen Batzarrak hala eskatuta Parlamentuko zerbitzu juridikoek helarazitako txostenak, zeina 20/2012 Errege-lege Dekretuak Nafarroako foru erregimenaren eskuduntza sisteman duen eragina zehazteko egin den, “oinarrizko ordainsari eskubide bat urratzea ezkutatzeak lege formalaren 103.3 artikulu ohia (Konstituzioaren 23.2 artikuluarekin bat) erreserbatuz eta ziurrenik Konstituzioaren 9.3 (segurtasun juridikoa) eta 86.1. (Errege-lege Dekretuan jasotako neurrietarako premia eta behar arrazoiturik eza) artikuluak urratzeak” eragiten dituen zalantzei dagokionean errekurtsoa jartzeko aukera dagoela baieztatzen du.

17an izandako saioan Eledunen Batzarrak adostu zuen Parlamentuko Osoko Bilkurari proposatzea konstituziokontratusun errekurtsoa jartzea Auzitegi Konstituzionalean. SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek haren alde emandako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk haren kontra emandakoarekin egin zuen.

Parlamentuaren Erregelamenduaren 231. Artikuluak xedatzen du Parlamentuko Osoko Bilkurari dagokiola ikustea Errege-lege Dekretu honen aurka konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea egokia denetz ikustea, kontuan hartuta –egoki baderitzo- txosten horren zentzua

· www.parlamentodenavarra.es