Publicada el Jueves, 11 de Octubre de 2012

Nafarroako Gobernua ardibide edo abelbideetan dauden herri-lurrak egiazki berreskuratze aldera plan bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernua Parlamentu honetan Nafarroako ardibide edo abelbide izenekoetan sartutako herri-lurrak egiaz berreskuratzeko plan bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

SN, NaBai, Bildu-Nafarroa eta I-E parlamentu-taldeek onetsitako ebazpenaren alde bozkatu dute; UPN eta PP parlamentu-taldeek ordea, kontra.

NaBai-k aurkeztu duen mozioaren zioen azalpenean, proposamena honela justifikatzen zen: “Nafarroak herri-ondare publiko garrantzitsua izan du historian zehar, ardibide edo abelbideei dagokienez.
Bide horiek, guztira, 2.140 kilometroko luzera eta 5.631 hektarea dituzte, hainbat kategoria eta jatorrizko erabileratan banaturik. Ardibide, zeharbide, pasabide eta adar gisa sailkaturik, beti egon dira Nafarroako herritar guztiek erabiltzeko moduan.


Bide horiek babesteko legedia egon arren, errealitatean aprobetxamendu pribatua nagusitu da arian-arian, eta ibilbide asko murriztu eta are desagertu dira egiatan”.

www.parlamentodenavarra.es
Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012ko irailaren 7koa)