Publicada el Jueves, 8 de Noviembre de 2012

Nafarroako Gobernua gure autogobernua eta osasunaren arloan dituen eskumenak defenda ditzan eta estaldura unibertsaleko osasun laguntza ziurta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “gure autogobernua eta osasun arloan dituen eskumenak defenda ditzan eta estaldura unibertsaleko osasun laguntza ziurta diezaien gure erkidegoan bizi diren pertsona guztiei, bai Gizarte Segurantzan kotizatu ez duten hogeita sei urtetik gorako pertsonei, bai etorkin guztiei, zein den ere haien lege nahiz administrazio egoera”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, Bildu-k eta Nabai-k sinatutako eta SNk onartutako in voce gehitze zuzenketa baten ondorio dena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen da eskubide eta betebeharrei buruzko 17/2010 Foru Legean xedatutakoari jarraiki “hilabete bateko epean araudi izaera duen arau bat egin dezan”, arau horren “11. artikulua betetzeko” beharrezkoa baita.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpena Osasun alorreko eskubide eta betebeharrei buruzko Foru Legeari dagokio, non jasotzen den estaldura unibertsaleko osasun laguntza ziurtatu behar zaiela “Nafarroako udaletan bizi diren pertsona guztiei”, eta “etorkinak” espresuki aipatzen diren, “zein den ere haien lege nahiz administrazio egoera”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)